Ostiralean hasiko da Euskaraldia. Hori dela eta, Urretxu eta Zumarragako talde motorrak herri batzarra deitu du biharko (asteazkena). Helburua Urretxu eta Zumarragako ariguneen zerrenda ezagutzea (euskaraz lasai egin dezakegun guneak, dendak, elkarteak…), Euskaraldiko egunetarako egitarauaren berri ematea eta herritarron erronkak, espektatibak, zalantzak, galderak… ezagutzea da. Biharko herri batzarra 18:30ean izango da, Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusian, eta ordubeteko iraupena izango du.