Casino elkarteko bazkideek urteroko afaria egin zuten ostiralean. Jon Pinilla Roka sukaldariak prestatu zuen afaria. Pinilla Pasai Donibaneko Arkupe Berri jatetxeko sukaldaria da. Frijituak, bieira raviolia azafrai saltsarekin, legatz trontzo-zatiak wakame saltsa berdearekin, entrekota Asturiaseko gazta urdinarekin eta tartak eta izozkiak jan zituzten. Bazkideek giro ona egon zela eta elkartea pixkanaka pandemiak eragindako geldialdia gainditzen ari dela esan dute.