Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Politika

Zumarragako EH Bilduren iritziz, 2023ko aurrekontuak "udalaren ahultasun ekonomikoaren eta inbertsio sozial faltaren erakusgarri dira"

Zumarraga
2022/12/02
Otamotz

Atzoko osoko bilkuran Zumarragako Udalaren 2023ko aurrekontuak onartu ziren. PSE-EEk alde bozkatu zuen eta EH Bilduk, EAJk eta Elkarrekin Zumarragak aurka bozkatu zuten. EH Bilduk prentsaurrekoa egin du gaur aurrekontuei buruzko iritzia azaltzeko. Horra hor prentsa oharraren edukia.

“Udal gobernuak aurkeztu eta onartu dituen 2023rako aurrekontuen inguruko gure balorazioa oso kritikoa da. Oso kritikoak gara bai aurrekontua landu den moduagatik eta baita edukiari dagokionez ere. Finean, legegintzaldi osoko inertziak errepikatzen eta okertuz doazela esan genezake.

Aurrekontua lantzeko prozedurari dagokionez, urtetik urtera edukiak konpartitu eta eztabaidatzeko guneak desagertuz joan dira eta badirudi, ustezko solbentzia bat erakutsi nahian eta gaiak eskatzen duen lanketari arreta jarri ordez, helburua aurrekontuak urtea amaitu aurretik onartzea dela, inor baino lehenago, eta kosta ahala kosta. Helburu horrek ordea, gauzak oker egitea dakar, argiki ikusi dugun bezala, bai formaz eta edukiz. Legegintzaldi osoan oposizioko alderdien proposamen bakar bat ere onartu ez duen udal gobernuaz ari gara.

Edukiari dagokionez, berriz, urtez-urte errepikatu diren ezaugarriak jasotzen dituzte aurtengo aurrekontuek:

-Inbertsio estrategikorik eta inbertsio-planik gabekoak dira. Oso kopuru txikia jasotzen da bertan (100.000 euro eskas); inbertsiorik ez dago ez irrisgarritasunerako ezta gabezi handiak dituen kirol-azpiegituretarako ere.
-Komunitatea eta herrigintza ahultzen joan diren aurrekontuak: euskaran, gazterian, kirolean, kulturan eta gizarte-zerbitzuetan. Etxez etxeko zerbitzuan esaterako 100.000 euro gutxiago daude aurten.
-Aurrekontuak urtero gerakinaren eta aurreko urteetan exekutatu ez den diruaren menpekoak dira, hau da, inbertsioak aurreko urtean gastatu edo exekutatu ez denaren bidez finantzatzen dira.
Eta aurten gainera, ezinbestean eta adostuta dagoen langile publikoen %2,5eko soldata igoera ere ez da sartu.

Beraz, azpiegitura sozialetarako inbertsiorik gabe, komunitatea ahulduz eta lankidetza baztertuz ezinezkoa da norabide egokiko aurrekontuak izatea. Eta soldata igoera aurreikusten ez bada eta inbertsiorik ez bada, udalaren ahultasun ekonomikoa agerikoa da. Beraz, aurrekontuak udalaren ahultasun ekonomikoa eta inbertsio sozial faltaren erakusgarriak dira.

Are gehiago, aurrekontua egin behar duzunaren argazki leialenak izan behar dute eta alkateak berak aitortzen badu iazko gerakinarekin egiten direla inbertsioak, argi adierazten du benetako mamia gerakinean dagoela eta diru-kopuru hori berak nahieran kudeatzen duela. Edo bestela esanda, gerta daiteke 2022an sail guztiek aurreikusitako diru kopuru guztia gastatzea eta beraz ez litzateke inbertsioetarako ezer egongo. Aurreko ekitaldiko soberakinarekin (gauzatu edo gastatu ez den diruarekin) inbertsioei heltzen zaie oposizioari aurkeztu gabe (nahiz eta egingo dutela esan), ezta plan zehatz batekin ere. Hau da, alkateak nahi duena egiten du. Aurrekontua herritarrekin hartzen den konpromisoa da, eta, beraz, egingo denarekin leialena izan behar du, eta aldaketarik badago, informatu, aurkeztu, adostu eta kontuen errendapena egin behar da. Hau litzateke zentzuzkoena eta guk egingo genukeena behintzat.

Aipatu bezala, urteroko moduan aurrekontuen prozesua desegokia izan bada ere, aurrekontuak hobetzeko asmoz herritarrekin auzoetako bileretan hartutako konpromisoarekin leial, proposamenak egin ditugu urtero. Akordio-proposamenak luzatu ditugu urtero, baina tamalez, urte guztietan udal gobernuak gure proposamen orori ezezkoa eman die. Hiru akordio-proposamen egin ditugu, auzoetan bildutako ekimenak txertatuz, 100 proposamen eta inbertsio proiektu aurkeztuz, malguak izan gara eta eskuzabalak; baina urtero ezezkoa jaso dugu. Hiru urteetan ez dute proposamen bakar bat ere onartu.

Hala ere, atea irekirik eta eskua luzaturik mantenduko dugu beti eta 2023ko martxoan likidazioarekin batera, hau da, udalak dirua duenean eta bere inbertsioak zehaztuko dituen unean eta aukera eskainiko digutelakoan, dagoeneko landuta dauzkagun proposamenak mahaigaineratuko ditugu. Proposamen asko ditugu fiskalitatean egin genituen proposamenak gauzatzeko, ikuspegi komunitarioa indartzeko eta irisgarritasuna bultzatuko duten inbertsio estrategikoak garatzeko. Besteak beste: UGLE, Musika Eskola eta Eskola Kirolerako laguntza sistema progresiboa, gune estaliak eraikitzea, Argixaoko egoitzarako irisgarrritasun proiektua, auzoetan espazio komunitarioak berritzea edo kiroldegiaren berritze sakona bultzatzeko proiektua”.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT