Elkarteak urtebete darama itxita atezainik ez duelako eta herriko emakume batek bere burua eskaini du atezain lana egiteko. Bazkideek ez ohiko batzar orokorra egingo dute hilaren 22an, gaia aztertzeko.

Galeperra elkarteak ez ohiko batzar orokorra egingo du hilaren 22an, 19:30ean. Oso batzar garrantzitsua izango da, atezain berriaren onarpena bozkatuko baitute. Herriko emakume batek bere burua eskaini du atezain lana egiteko (elkartea ireki eta tabernaz eta sukaldeaz arduratu). Galeperrak urtebete darama itxita, atezainik ez duelako. Bileran, diru kontuen berri ere emango dute eta bazkideek galderak egiteko aukera edukiko dute. Landuko diren gaiak elkartearen etorkizunerako oso garrantzitsuak direla eta, bazkide guztiei bilerara joateko erregutu diete.