ZUbertsotan bertso eskolak martxan jarritako kateak bigarren itzuliari heldu dio Juanjo Aranburuk ere, 'Ofizioen gainbehera' bertso sortarekin.
- Egilea: Juanjo Aranburu ‘Ajo’
- Gaia: ‘Ofizioen gainbehera’
- Doinua: Ispiluarena
Azkenaldian sarri askotan
det hizketagai berdina
gazteek ez dutela aurkitzen
ofizioentzat grina
Instagramer, funtzionario
Youtuberren ahalegina
aldiz ofizioa ikasita
urtetako lan duinaBuruhausteak mila badira
gure herriko kalean
dendetan belaunaldi aldaketa
hutsa dugu bapatean
iturgin, okin, harakin eta
tabernariak ixtean
irtenbidea izango al da
Basque Ofizio’s centerrean?