![](https://www.otamotz.eus/site/files/2023/01/whatsapp-image-2023-01-20-at-12-28-311.jpeg)
Osaba tabernako mus txapelketa hilaren 28an izango da. 16:30ean hasiko da. Zortzi erregerekin jokatuko dute. Bikote bakoitzak 30 euro ordaindu beharko du parte hartu ahal izateko. Lau lehenengoek sariak eskuratuko dituzte. Irabazleek txapelak, oparia eta bildutako diruaren %50; bigarrenek oparia eta diruaren %30; hirugarrenek oparia eta diruaren %20 eta laugarrenek oparia.