Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea
XABIER DE MARTIN. GENETIKARIA

«Garunaren eboluzioa ikertzen dut, ikuspuntu genetikotik»

Urretxu

Xabier de Martinek (Urretxu, 1997) genetika ikasi zuen Bartzelonan eta doktoregoa egiten ari da bertan. Giza garunaren eboluzioa ikertzen ari da, Hospital de Mar institutuan.

2023/02/02
Asier Zaldua

Zergatik erabaki zenuen Genetika ikastea?
Batxilergoko lehen mailan Bartzelonan Genetika ikasteko aukera zegoela jakin nuen. Mundu mailan hiru tokitan bakarrik ikas zitekeen. Biologia asko gustatzen zitzaidan eta, biologiaren barruan, genetika funtsezko gauzetara doa.

Genetika funtsezko gauzetara doala esaten duzunean, zer esan nahi duzu?
Molekula ezberdinez osatuta gaude. Zeluletan lipidoak, proteinak, gluzidoak eta azido nukleikoak daude. Azido nukleikoen barruan, DNAa gure gorputza eraikitzeko instrukzioak dituena da. DNAari esker etapa enbrionarioetatik nola garatzen garen uler daiteke. Eboluzioa ere uler daiteke. Espezien DNA sekuentziak konparatuz, elkarren arteko ezberdintasunak eta bakoitza nola eboluzionatu den ikus daiteke. Genetikak DNAa aztertzen du.

Unibertsitatean espero bezain gustura aritu al zinen?
Bai. Oso esperientzia ona izan zen. Irakasle onak izan nituen eta dezente ikasi nuen. Garai polita izan zen: jakintza munduan zaude, galdera asko egiten dituzu, zure antzeko jakin-mina duen jendearekin zaude… Karrera hasi aurretik eboluzioa asko gustatzen zitzaidan eta karreran genetikaren bitartez eboluzioa aztertu daitekeela ikusi nuen.
Genetika oso toki gutxitan ikasi daitekeenez, jatorri ezberdinetako jendea ezagutzeko aukera izango zenuen.
Erdia baino gehiago Bartzelonatik kanpokoak ginen. Bioteknologia edo Biokimika unibertsitate guztietan ematen dituzte eta tokian tokiko jendea joaten da. Bi horiek biomedikuntza munduan aplikazio zuzenagoa dute. Genetika filosofikoagoa da, bizitzari buruzko oinarrizko galderak egiten baititu.

Ikasketak bukatu ondoren, nondik nora ibili zara?
Bioinformatikan masterra egin nuen, zerbait praktikoagoa egiteko. Karreran horretara bideratu gintuzten. Bioinformatika oso erabilgarria da, biologikoa den guztia aztertzeko. Gaur egun datu asko sortzen dira. Lehen modu errazean aztertu zitezkeen, bisualki, laborategian. Egun, datu asko sortzen dira eta horiek aztertzeko bioinformatika ezagutzak behar dira. Horregatik erabaki nuen bioinformatika ikastea. Praktikak orain nagoen laborategian egin nituen (Institut Hospital del Mar d’Investigacions Mediques). Doktoregoarekin lotu nituen.

Zer diozu doktoregoaz?
Praktiketan garunaren garapenean garrantzi handia duen gene bat aurkitu genuen. Neokortexeko neuronen garapenean, zehazki. Eta kognizioa, inteligentzia eta abilidade sozialak neurokortexeko neuronekin lotuta daude. Gene hori zenbait baldintza neuropsikiatrikoen garapenean ere oso garrantzitsua da. Gene horrek erregulatzen dituen prozesuetan aldaketak badituzu, mutazioak badituzu, autismoa edo eskizofrenia bezalakoak azaldu daitezke. Hori etapa enbrionarioan gertatzen da. Prozesu horiek alteratzen direnean, garuna eraikitzeko orduan alterazioak gertatzen dira eta hori heldutasuneko garunean azaltzen da. Doktoregoan gene horrek gizakiongan duen eragina gainontzeko primateengan duen eraginarekin konparatzen ari naiz. Gorilak, txinpantzeak eta orangutanak. Hala, gen horrek gizakiongan ze prozesu eta funtzio berri erregulatzen dituen ikusi ahal izango dugu.

«Garunaren garapenean garrantzi handia duen gene bat aurkitu genuen»

«[Genetika] ikasi dugun herritarron kopurua haluzinagarria da»

«Donostian zientzia giroa garatzen ari da. Etorkizun ona ikusten dut»

Gustura zabiltzala dirudi.
Oso gustura nago. Egiten ari garena garrantzi handikoa dela uste dut. Garuna etapa enbrionarioan nola garatzen den aztertzen ari gara eta, aldi berean, betiko galdera erantzuten ari gara: zerk egiten gaitu gizaki? Gen horrek kondizio neuropsikiatrikoetan duen eragina ikertzen ari garenez, galdera filosofikoari erantzuteaz gain, gizarteari ekarpena egingo diogu.

Azken urteetan aurrerapen handiak eman dira genetika munduan.
Haluzinantea da. Giza genoma duela 20 urte inguru sekuentziatu zen. Ordutik, garapena esponentziala izan da. Guk doktoregoan erabili behar dugun teknika bat, garatu berria da. Genek genoman duten efektua aztertzeko balio du. Erabiltzen ditugun gainontzeko teknikak 2018tik aurrerakoak dira. Guk irakurtzen dugun literatura zientifikoari dagokionez, 2018tik atzerakoak ez du ia baliorik. Izan ere, 2018an garatu zen gorputzeko zelula bakoitzeko genen espresioa aztertzea ahalbidetzen digun teknika. Iraultza izan zen.

Genetikak jainkoak izatera jolasteko aukera eman dezake.
Bai, baina nik zientziarengan fedea dut. Beldur gehien ematen didana, garunen modifikazioen gaia da. Enbrioiak genetikoki aldatzeko gai izango gara, ingeniaritza genetikoaren bitartez, baina gizaki helduak ere genetikoki aldatu daitezke terapia genikoarekin. Oraingoz, helburua gaixotasunak sendatzea da. Baina terapia genikoarekin tratatutako arratoiekin beste gauza batzuk ere egin dira: laser batekin garuna argituz, arratoiaren ekintzak kontrolatzea lortu dute. Horri optogenetika deitzen zaio. Beldurgarria iruditzen zait.

Zein da zure ametsetako proiektua?
Nire ametsetako proiektua da orain egiten ari naizena. Egitasmo honek karreran gustuko nituen gauza guztiak jasotzen ditu. Gizakion eta gainontzeko primateen DNA sekuentziak konparatzen ditugu giza eboluzioan eman diren mutazioen berri izateko eta, aldi berean, mutazio horiek garunaren garapenean ze ondorio duten ikusten dugu.

Ahal duzun bitartean, Bartzelonan jarraituko duzu, beraz.
Oso gustura nago. Doktoregoa bukatutakoan, akademian jarraitu nahiko nuke. Ikertzea gustatzen zait. Nire buruari egiten dizkiodan galderei erantzutea. Sormen lana iruditzen zait. Oso aberasgarria.

Euskal Herrira itzultzeko asmorik ez duzu, beraz.
Oraingoz ez, baina Donostian zientzia giroa garatzen ari da, Bioguneren inguruan. Dezente ari dira inbertitzen, nire arloko gauzak egiteko. Donostian nahiko etorkizun ona ikusten dut.

Ez zara genetika ikasi duen herritar bakarra.
Nire garaian hiru ginen, eta orain beste bat sartu berri da, nik dakidala. Euskal Herriko jende asko dago Bartzelonan, baina karrera hau ikasi dugun herritarron kopurua haluzinagarria da.

Nola egiten duzue lan?
Interesgarria iruditzen zait jendeak jakitea nola egiten dugun lan. Azkeneko bi urteetan organoideen erabilera garatu da. Organoideek laborategi batean gorputzeko edozein organo aztertzeko aukera ematen digute. Azaleko zelula bat hartzen dugu, lau proteina sartzen dizkiogu eta horrekin zelula ama bat sortzen dugu. Proteina batzuk sartuta, zelula ama horiek neurona bihurtzen ditugu. Zelula ama asko neurona bilakatuz, garun organoide bat lortzen dugu. Ez da garun oso bat, baizik eta guri interesatzen zaiguna: neokortexa. Hori oso garrantzitsua da, guk garunak behar baititugu ikertzeko. Eta primateen edo gizakien garunak lortzeko arazo etikoak daude, noski. Arratoiekin lan egiten zen, baina arratoiak bata bestearen atzetik hiltzea… Organoideekin lan egitea etikoagoa da eta lagin asko edukitzeko aukera ematen digu.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Antion da gaur festa

2025/07/02
Zumarraga
2

Antxiñako Ama taldeko txistularien mezu hunkigarria

2025/07/03
Zumarraga
3

Santa Anastasia jaietako egitaraua

2025/07/04
Urretxu
4

Emakumeen lehen ezpata dantzaren 10. urteurrena

2025/07/02
Zumarraga
5

Palestinarekin elkartasun argazkia

2025/06/30
Zumarraga
6

Pello Biain filosofia irakasleak erretiroa hartu du

2025/07/05
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT