Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Agiñako ekintzaileen Kalebarreneko etxea

Zumarraga

Pedro, Martina eta Juan Jose Arrizabalaga Agiñatik herrigunera jaitsi ziren eta bi enpresa sortu zituzten: aroztegia eta forja. Horretaz gain, estilo arrazionalistako etxe bat eraiki zuten Kalebarrenen.

2023/03/03
Otamotz

Kalebarreneko zaharberritzea abian da. Pixkanaka, lantegiak eta etxe gehienak botako dituzte eta etxe berriak egingo dituzte. Zutik geldituko direnen artean, oso berezia den bat dago: Pedro, Martina eta Juan Jose Arrizabalaga anai-arrebek duela 80 urte eraiki zutena.

Anai-arreba hauek Agiñan jaio ziren: taberna eraiki zen tokian zegoen baserrian. Banan-banan, Agiñatik Zumarragara jaitsi ziren lan egitera. Handik urte batzuetara, elkartu eta aroztegi bat ireki zuten Kalebarrenen bertan (etxearen ondoan zegoen eraikinean). Ondoren, duela 65 bat urte, Forjas Zumarraga enpresa sortu zuten etxearen atzealdean. Etxea Forjas de Zumarraga enpresa sortu aurretik eraiki zuten. Maria Anjeles Arrizabalagak (Pedroren alabak), Agurtzane eta Garbiñe Basabe ahizpek (Maria Anjelesen alabak) eta Eli Zalduak (Martinaren bilobak) familiaren etxeari eta enpresei buruz hitz egin dute.

Eli, Garbiñe, Maria Anjeles eta Agurtzane, teilatuan.

Maria Anjelesek etxea bera baino «gazteagoa» dela dio. «1941ean jaio nintzen eta 14 hilabete nituenean ekarri ninduten etxe honetara. Etxeak 80 urte eta erdi ditu, beraz». Etxea Felipe Mendiolak egin zuen, baina ez dakite arkitektoa nor izan zen.

Etxeak lau solairu ditu. Azpikoan Forjas de Zumarraga enpresako biltegia eta bulegoak egon ziren eta gainean hiru etxebizitza egin zituzten: bat anai-arreba bakoitzeko. Primerako etxea egin zuten, nahiz eta zailtasunak izan zituzten. «Etxebizitza bakoitzean bi komun egin nahi zituzten, baina alkateak ez zien utzi. Zenbat jaten zen kontuan hartuta, bakarrarekin nahikoa zela esan zien. Garai hartan alkateak oso boteretsuak ziren! Bigarren komuna egin behar zen tokian despentsa egin zuten, baina ondoren toki horretan bigarren komuna egin genuen. Oso etxe ona da. Sekulako zimenduak dituela entzun dut beti».

Garbiñe bat dator bere amarekin. «Gainera, oso etxe handia da. Etxebizitza bakoitzak 167 metro koadro ditu. Eta sekulako terraza du atzealdean». Horretaz gain, teilatu laua du. Bertan, eguzkiak eguneko 24 orduetan ematen du. Eguzkia hartzeko toki bikaina da eta pandemia garaian bertan paseatzen zuten.
Bizilagun askok esaten diete etxe berezia dela. Josu Maroto arkitektoa iritzi berekoa da. «Estilo arrazionalistakoa da. Leiho borobilak, lerro zuzenak, balkoietako kurbak, teilatua, arotzeria… oso etxe polita da».

Atzealdeko terraza.

Arotza zenez, Pedro Arrizabalagak bere etxeko oheak egin zituen. «Aitak etxe honetara etorri zirenerako egin zituen oheak etxean ditut oraindik. Aita eta ama hil zirenean gurasoen gela berritzeko asmoa nuen, baina Agurtzanek zegoen bezala uzteko esan zidan», gogoratu du Maria Anjelesek.

Pedro Arrizabalagak duela 80 urte egindako oheak.

Beti familiako lantegien ondoan bizi izan da: hasieran aroztegiaren ondoan eta ondoren forjaren ondoan. Aroztegian mahaiak, aulkiak, jostotzarak, esekilekuak… egiten zituzten. Etxean horietako batzuk dituzte oraindik. Forjan, berriz, enpresa ezberdinentzako piezak egiten zituzten. Maria Anjelesek automoziorako pieza asko egin zituztela gogoratzen du. Barreiros eta Santana enpresentzat, besteak beste. «Barreirosen arreba bat eta amaren ahizpa bat mojak ziren. Elkar ezagutzen zuten. Mojen eskutik hasi ziren Barreirosentzat lan egiten».

Forja baten ondoan bizitzea ez da gozoa, baina beraiek ohitu egin ziren. «Goizeko seietan hasten ziren lanean. Mailua martxan jartzen ez bazen, nire amona esnatu egiten zen», gogoratu du Elik. «Zer gertatu da? Gaur mailuak ez du jo, esaten zuen. Mailuak jotzen zuenean esnatu beharrean, mailuak jotzen ez zuenean esnatzen zen».

Zaratarik ez zuten falta. «Ni parean bizi naiz eta bertara joan nintzenean forja zabalik zegoen oraindik. Bizilagun batek forjako zaratarekin lo egitea ezinezkoa zela esan zidan», aipatu du Agurtzanek.
Enpresa 35 bat langile izatera iritsi zen, baina 2006an itxi egin zuten. «Enpresa atzeratuta gelditu zen. Handiei txikiei baino gehiago laguntzen zaie beti», esan dute. Bulegoan piezak eta katalogoak dituzte oraindik.

Forjas de Zumarraga enpresaren posterra.

Kalebarren asko aldatu da: Forjas Zumarraga, Urolako Trena, uholdeak, hiltegia, San Antonio jaiak, Tiffany’s… historiara pasa ziren. Urolako Trenaren desagertzeak pena eman zien. «Hondartzara bizikletan joaten ginen eta ondoren trenean itzuli. Eta Hiru Erregeak Urolako Trenean heltzen ziren herrira», gogoratzen du Maria Anjelesek.

Uholdeak, ordea, ez dituzte nostalgiaz gogoratzen. «Euri asko egiten zuenean, oso gaizki pasatzen genuen. Ibaiak gainezka egiten zuen eta ura biltegira eta bulegoetara sartzen zen. Behin eskaileraren laugarren mailara iritsi zela gogoratzen dut. Emakume bat urak eramateko zorian egon zen. Burdin hesira eutsita zegoen eta atzealdetik Okendo kalera atera genuen».

Ibaiak 1992an egin zuen gainezka azkenekoz. Ondoren, zubi zaharra bota zuten, ibaiaren ibilgua zabaldu zuten eta Areizaga-Kalebarren plaza egin zuten. «Ordura arte, beldurrez bizi ginen. Izan ere, garai hartan dena errekara botatzen zen eta euri asko egiten zuenean zubi zaharreko begiak itxi egiten ziren», oroitu du Maria Anjelesek.

Kalebarren Zumarragaren bihotzean dago. «Hemen sekulako bizitza egon da. San Antonio jaiak herrikoak baino hobeak ziren», dio Maria Anjelesek.

Tiffany’s dantzalekua ere ondo gogoratzen dute. Izan ere, etxearen pare-parean zegoen.
«Tiffany’s-ek bere alde txarra zuen: txiza, botaka eta gauza gehiago, beti gure atarian», gogoratu du Elik.

Kalebarrenen ez zegoen aspertzerik. «Ikasten ari nintzenean, askotan ateratzen nintzen balkoira. Zigarro bat pizten nuen eta kaleko giroa ikusten nuen: Atxunberri eta bere kuadrillakoak kantuan Kortaberri tabernara bidean, jendea petrilean berriketan…», oroitu du Agurtzanek.

Hiltegia ere ondo oroitzen dute. «Txerriek, hiltzen ari zirenean, ateratzen zuten zarata gogoratzen dut. Garai hartako haurrontzat sekulako ikuskizuna zen. Gurasoek Ipintzara bidaltzen gintuzten ura hartzera eta bidean hiltegian gelditzen ginen. Haur guztiak txerriak nola hiltzen zituzten ikustera joaten ginen», gogoratu dute Agurtzanek eta Elik. «Txerriak hiltzen zituztenean joaten ginen ur bila», gehitu du Garbiñek. «Txekorrak eta txahalak ekartzen zituzten akabatzera eta Mendiaren parean uzten zituzten. Begira ze ipurdi ederrak!, esaten genuen», oroitzen du Agurtzanek. «Odola mangera batekin garbitzen zuten eta errepidean bukatzen zuen», aipatu du Elik.

Kalebarren egun baino kale biziagoa zela diote. «Orain ez dago ezer. Oso triste dago. Dena itxita dago. Txinatarren denda bakarrik dago eta gure amak beraiei esker dugula zerbait esaten zuen», gogoratu du Elik. Pixkanaka etxe zaharrak botatzen ari dira eta berriak egiten hasi dira. Horrek kaleari bizitasuna ematea espero dute. «Zerbait behar da. Zenbat jende bizi gara Kalebarrenen? Etxebizitza bakoitzean bat eta denak adinekoak», amaitu du Maria Anjelesek.

Etxea, eta ezkerretara fabrika.

Sarrera.

Sarrera.

Pertsianak.

Balkoia.

Balkoia.

Maria Anjelesen etxeko egongela etxea egin zenekoa da.

Maria Anjelesen egongelako lanpara.

Urretxuko aldapa eta Irimo, teilatutik.

Areizaga-Kalebarren plaza, teilatutik.

Arrizabalaga anai-arreben aroztegian egindako aulkia.

Arrizabalaga anai-arreben aroztegian egindako aulkiak.

Arrizabalaga anai-arreben aroztegian egindako aulkiak.

Forjas de Zumarraga enpresaren posterra.

Forjas de Zumarraga enpresan egindako piezak.

Forjas de Zumarraga enpresan egindako piezak.

Maria Anjeles Arrizabalagak bere etxean duen Mary Francoren margolana.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
3

Antion da gaur festa

2025/07/02
Zumarraga
4

Palestinarekin elkartasun argazkia

2025/06/30
Zumarraga
5

Larrain dantza jendetsua

2025/06/29
Zumarraga
6

Kuadrillen arteko olinpiadako argazki ikusgarrienak

2025/06/28
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT