Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Martxoaren 8ko adierazpen instituzionala

Urretxu eta Zumarraga

Urola Garaiko Mankomunitateak zainketak eta bizitza jasangarriak erdigunean jarriko dituen eredu ekonomiko eta soziala sustatzeko konpromisoa hartu du

2023/03/06
Otamotz

Aurten ere, Urola Garaiko Mankomunitatea osatzen duten lau udaletako ordezkari politikoek Emakumeen Nazioarteko Eguneko adierazpen instituzionala adostu dute. Adierazpena gaur aurkeztu dute, Urretxuko udaletxean. Horra hor bere edukia.

“2021. urtearen zehar aurrera eraman zen eskualdeko III. Berdintasun Plana osatzeko hausnarketa prozesu parte hartzailearen ostean, 2022ko martxoan onartu zen hirugarren plana Urola Garaiko Mankomunitateko Batzar Orokorrean. Plan hori bost ardatzek osatzen dute: berdintasunerako gobernantza, emakumeen ahalduntzea, zaintza lanen ekonomia feminista, ekonomia eta gizarte antolakuntza eraldatzea eta indarkeria matxistarik gabeko bizitzak. Plan hau izango da 2026. urtera arte Urola Garaiko Berdintasun arloaren helburuak erdiesteko tresna nagusia.

Era honetan aipatzekoa da Urola Garaian Berdintasunaren kudeaketak badaukala berezitasun bat: Gipuzkoako lurralde historikoan eskualde mailako Berdintasun arlo bakarrenetakoa dela; eta honek, eguneroko trakzioa zailtzen badu ere, erdietsitako emaitzek eskualde gisa indartzen gaituzte. Era honetan, gobernantza eredua egonkortzeko lau udalerrien arteko elkarlana beharrezkoa da, koordinaziorako eta elkarrekintzarako espazioak sortu behar direlarik. Esku hartze integral horrek, Urola Garaiko Mankomunitateak berdintasunaren alde orain arte egindako ibilbidean urrats kualitatiboa suposatzen du eta eskualdeko udalen esku hartze publikoa bidezkoagoa bilakatu du.

Era berean, nabarmendu behar da urteetan zehar mugimendu feministak emakumeen eskubideak kalera atera eta gizarteratu dituela bere aldarrikapen eta borrokekin. Horrela, mahaigaineratu egin dira zainketen ekonomia feminista edo erantzunkidetasuna bezalako gaiak. Horren ondorioz, gai horiek agenda politikoan sartu dira, eta Urola Garaiaren kasuan, eskualdeko hirugarren Berdintasun Planaren gai nagusiak dira.

Gauzak horrela, arestian aipatutako planaren zaintza lanen ekonomia feminista ardatza horren isla zuzena da. Horri dagokionez, Urola Garaiko Mankomunitateak konpromisoa hartu du zainketak eta bizitza jasangarriak erdigunean jarriko dituen eredu ekonomiko eta soziala sustatzeko, eta aldaketa horietan eragile aktiboa da eta izango da. Helburu horrekin, hausnarketa sustatzeko konpromisoa hartu dugu, zaintza eredua birpentsatzeko helburuarekin, horrela, urtarrilean hasi eta 2023an zehar Urola Garaiko Zaintzen Diagnostiko Parte-Hartzailea garatuko dugu helburu nagusi batekin: gure eskualdean zaintza eredu justu eta erantzunkide baterantz aurrera egitea. Prozesu hori parte hartzailea izanik, gure eskualde eta herrietako elkarte zein norbanakoei prozesu horretan parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

Beste funtsezko alor bat emakumeen ahalduntzean eta independentzia ekonomikoan eragin zuzena daukana eta zaintzen ekonomia feministarekin zuzenki lotuta dagoena, enplegua da. Hau da, berdintasuna, gizartea eta ekonomia eraldatzeko balio gisa ulertzea da plan honen ekonomia eta gizarte antolakuntza eraldatzea ardatzak dituen helburu estrategikoetako bat, eta era berean, emakumeen autonomia ekonomikoa sustatzea. Horretarako, Urola Garaiko Mankomunitateak eta berau osatzen dugun lau udalerriek lanean jarraituko dugu eskualde mailan ditugun baliabide, erakunde eta eskumenen arabera. Era berean, arreta berezia jarriko dugu lan merkatuan dauden genero joeren azterketan, lana bilatzeko eta ekintzailetza bultzatzeko; batez ere, emakume talde ahulenei dagokienez, emakumeen premia premiazkoenei erantzun integralak eman ahal izateko, beti ere intersekzionalitatea oinarri izanda.

Erronka eta helburu horiek erdiesteko, nahitaezkoa da emakumeen lidergoa errealitate bat izatea. Bide hori urratzen jarraitzeko, Urola Garaiko Jabetze Eskola babestu eta martxan jarrai dezan behar diren baliabideak jartzen jarraituko dugu. Jabetzea, ikasketa eta kontzientzia prozesu bat delako, munduko emakumeok jasaten dugun bazterkeria eta gutxiespen egoeraz jabetu, eta gizarte egituren aurka egiteko erremintak eskaintzen dizkiguna; era honetan saretzerako eta lidergo hori lortzeko bidea urratzen laguntzen digularik.

Gaur egun, Urola Garaian baliabide bat badugu emakume eta gizonen berdintasunean aurrera pausoak emateko beharrezkoa dena eta emakumeen ahalduntzea sustatzen duena, 2019an ireki zen Urola Garaiko Emakumeen Etxea, emakumeentzako espazio ireki eta segurua dena. Emakumeen ahalduntzeaz gain, indarkeria matxistari modu integralean erantzuteko helburua du eta, era berean, berdintasunaren aldeko elkartegintza feminista sustatzea.

Beraz, Urola Garaiko Mankomunitatea osatzen dugun lau udalek, 2023an zehar egunero emakume eta gizonen berdintasunaren alde lanean jarraitzeko eta horretarako beharrezkoak diren baliabideak jartzen jarraitzeko konpromiso irmoa berresten dugu. Era berean, bide horretan beste erakunde eta administrazio batzuekin lankidetzan arituko gara eta aldi berean, gizarte-taldeekin eta talde feministekin betekizun honetan.

Bukatzeko, Urola Garaiko biztanleei dei egiten diegu Martxoaren 8aren bueltan antolatu diren ekintza eta aldarrikapenetan parte hartzera”.

 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT