
Iaz, Eusko Jaurlaritzak eta aldundiak Urolako trenbidearen Zestoa eta Zumaia arteko zatia bidegorri bihurtzeko hitzarmena sinatu zuten. Akordioak beharrezko izapide guztiak gainditu ditu. Hala, Legazpin hasten den bidegorria Zumaiaraino helduko da. Horretarako, Zestoa eta Zumaia artean dauden bi tunelak konpondu beharko dituzte, besteak beste. Iraetakoak 80 metro ditu eta Arroakoak 520.