
Pello Biain filosofia irakasleak kafe filosofikoa antolatu du gaurko. 18:30ean elkartuko dira, Zelai Arizti kultur etxean. Saioaren hasieran parte hartzaileek hainbat gai proposatu ahal izango dituzte eta bat aukeratuko dute bozketa bidez. Parte hartzeko ez da beharrezkoa filosofiari buruzko ezagupenik izatea, jakin-mina, kezka eta zentzu kritikoa besterik.
Kafe filosofikoen helburua aurrez aurre eta berdintasunean pentsatu eta hitz egitea, komunitatea sortzea, norberaren ideiei buruz hausnartzea eta besteen ideak hobeto ulertzea da.