Jon Viedmak futbola utziko du lehen taldean hamar denboraldi egin ondoren eta taldekideen omenaldia jaso du

Urola Kirol Elkarteak asteburu borobila bizi izan du. Gizonezkoen gazte mailako taldea Ohorezko Mailara igo da eta gizonezkoen lehen taldeak 6 eta 0 irabazi dio Zumaiakori. Azken partida horren hasieran Jon Viedma jokalaria omendu zuten. Viedmak hamar denboraldi eman ditu Urolaren lehen taldean eta futbola uztea erabaki du. Egun borobila izan zen beretzat: taldeak 6 eta 0 irabazi zuen eta gainera gol bat sartu zuen.