Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Politika

Gogorak Jose Etxaniz 'Potros' urretxuarrari bizia kendu zion atentatuari buruzko erakusketa egingo du

Urretxu

Baionako Monbar hotelean egindako sarraskiaren 40. urteurrena dela-eta, GALen biktimei buruzko lehen erakusketa monografikoa egingo dute

1985ean Baionako Monbar ostatuan GALek eginiko atentatuaren irudi bat. BERRIA
2025/06/06
Otamotz

Alberto Alonso Eusko Jaurlaritzaren menpeko Memoriaren Institutuko zuzendariak aitortu du “bai erakunde publikoek bai gizarteak” bereziki ahaztuta eduki dituztela GALen biktimak eta senideak. “Bidegabekeriatzat” jo du hori, eta barkamena eskatu die horregatik. Urteak iraun duen ahanztura horri aurre egiteko asmoz, erakusketa bat egingo dute udazkenean. GALen biktimen inguruan egingo duten lehen erakusketa monografikoa izango da. Horretarako, GALen atentatuen artean bat aukeratu dute: 1985eko irailaren 25ean Monbar hotelean izandako sarraskia. Berrogeigarren urteurrena baliatuko dute ahaztuta egon den atentatu hori gogora ekartzeko. Atentatu horretan lau errefuxiatu hil zituzten eta beste bat zauritu. Hil zutenetako bat Jose Mari Etxaniz Potros urretxuarra izan zen.

Monbar hoteleko sarraskia 1985eko irailaren 25ean gertatu zen. Hoteleko kafetegira sartu ziren bi pertsona tiroka hasi ziren, eta Jose Mari Etxaniz Potros, Inaxio Asteasuinzarra Beltza, Agustin Irazustabarrena Legra eta Xabin Etxaide Eskumotza hil zituzten. Jean Iriarte zauritu egin zuten. Luze aritu zitzaizkien tiroka, hilik zeudela ziurtatzeko. Espainiako Estatuak sustatutako GAL taldeak eginiko atentatuetan odoltsuena izan zen hura.

Erasotzaileak (Pierre Frugoli eta Lucien Mattei) atxilo hartu zituzten, eta epaiketan deklaratu zuten Jose Amedo espainiar poliziak kontratatu zituela. Biak epaitu eta zigortu egin zituzten 1989an, Parisen. Frugoliri hogei urteko kartzela zigorra ezarri zioten, eta Matteiri, berriz, bizi osorako espetxealdia.

Atentatu horren biktimak oroitzeko ekitaldia egin zuten duela hamar urte, 2015ean, Baionako Monbar ostatuaren atarian. Ekitaldi horretara deitu zuten “egiak eta memoriak garrantzia dutelako bai GALek eta errepresioak eragindako biktimak omentzeko eta bai Euskal Herrirako”. Egia bide, askatasuna amets lelopean egin zuten ekitaldi hura.

Kortatu taldeak ere abesti bat sortu zuen biktima horien omenez. Izan ere, Alonsok gogoratu du musika talde horren A Frontline Compilation diskoaren (1988) azalean azaltzen den emakumea Monbar hotelean hil zutenetako baten ama dela.

Gehitu du ezinezkoa dela aitortza ekintzak banan-banan biktima guztiei egitea: “Esanguratsuak edo sinbolikoak izan daitezkeen kasu batzuk hartzen ditugu”. Eta Baionako Monbar hotelekoa adibide ezin egokiagoa iruditzen zaio ahaztuta geratu diren gertaerak gogora ekartzeko.

Alonsok jakinarazi du lanean ari direla GALek Baionan erail zituen horien senideak iraileko ekitaldian parte hartzeko. “Hasieran, mesfidantza, urduritasuna eta nekea adierazi zituzten, baina hilabeteak daramatzagu elkarte memorialistekin lanean adosteko haien parte hartzea nolakoa izango den”.

Ekitaldia Donostian izango da, biktimen senideak inguru horretakoak direnez gero. Egitura nolakoa izango den galdetuta, Alonsok zera azaldu du: “Seguruenik, aditu bat egongo da, testuinguru historikoa jartzeko, eta nahiko genuke senideek beren bizipenak kontatzea gero”. Senideei ahotsa eman nahiko liekete, baina Alonsok uste du horrelako ekitaldiak “sentsibilitate handiz” egin behar direla. “Ekintza publikoak antolatzen ditugunean, garrantzi handia ematen diogu senideekin batera adosteari, haiek eroso senti daitezen”, azaldu du.

Eusko Jaurlaritzak 2015ean sortutako Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaritza EAJren esku egon da urteotan —Aintzane Ezenarro izan da zuzendaria—. Imanol Pradalesen gobernuan, baina, PSEren esku geratu da lehenengo aldiz.

Testua: Kristina Martin/Berria egunkaria

 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
2

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
3

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
4

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
5

Auzokoak eta Oleta elkarteek irakurriko dute Zumarragako jaietako pregoia

2025/06/15
Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT