Joxean Alustiza zumarragarrak Fagor Taldearen lehendakaritza utzi du. Lekukoa Igor Herrartek hartu du. Atzo Arrasateko Garaia parke teknologikoan egin zuten batzar nagusia Alustizak lehendakari karguan egindako azkena izan zen. 16 urte eman ditu karguan. «Lasai noa, Fagorrek bere izaerari eusten baitio. Pozik noa, gure egitasmoak etorkizun itxaropentsua duelako”, esan zuen.
Horra hor 2022an GoiBerri aldizkariak Alustizari egindako elkarrizketa.
«Gure 5.000 langileak euskara planetan daude»
