Argazkia: Javier Colmenero/Noticias de Gipuzkoa Aritz Kortabarria aktore zumarragarra Zinemaldian izan zen atzo (asteartea), Odol ilargia telesaileko lankideekin. Euskal Zinemaren Gala Handian parte hartu zuten. Telesaila gaur estreinatuko dute Zinemaldian: 17:00etan, Principe aretoan. Ostiralean lehen bi kapituluak estreinatuko dituzte Primeran plataforman. Elementu fantastikoak dituen thrillerra da, David R. Losada zinemagileak zuzendu eta Bauleukok ekoiztuta.

Argazkia: Javier Colmenero/Noticias de Gipuzkoa
