Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Jaiak

Santa Anastasia jaiak: Olentzeroren txapela bezain borobilak

Urretxu

Urretxuarrek Santa Anastasia jaiak ospatu dituzte, ostiralean hasi eta astelehenera arte. Eguraldia lagun, aurtengo festak bikainak izan dira.

2026/09/22
Otamotz

Lau egun parrandan jo eta ke eman ondoren, urretxuarrek atzo eman zituzten amaitutzat aurtengo Santa Anastasia jaiak. Giroa bikaina izan da. Borobila. Ostiralean utzi gintuen Olentzero txistulariaren txapela bezain borobila. Ziur berak ere jaiak gozatu dituela, dagoen tokitik.

Jaietako lehen eguna triste esnatu zen, Iñaki Kerejetaren heriotzarekin. Kerejeta Urretxuko Lizarriturri txistulari taldeko kidea zen eta herriko beste hamaika ekimenetan ere parte hartu zuen. Beti laguntzeko prest, herriko Olentzero, Irrintzi taldeko txistularia eta Elikagaien Bankuko kidea izan zen. Realzale eta pilotazale sutsua ere bazen.

Eta festazalea, noski. Hala, 2026ko festak Atxunberri gogoan ospatu dira. Ostiral eguerdian Jesus Mujika txirrindulari urretxuarrari buruzko liburua aurkeztu zuten. Arratsaldean, haurrentzako eta gazteentzako ekitaldiak eta musika izan ziren nagusi. Atsolorra egin zuten, lehen aldiz: iaz jaiotako haurrei ongi etorria egin zieten. Beraiek izan ziren jaietako zapia janzten lehenak.

Iluntzean pregoia eta txupinazoa izan ziren. Jubilatu berri diren eta jubilatzear diren udal langileek eman zioten hasiera Urretxuko jaiei: Miren Castillok, Aitor Mendiarazek eta Juanjo Sagastibeltzak (Patxi Lazkano ere parte hartzekoa zen, baina ezin izan zuen). Castillok irakurri zuen pregoia, lauen izenean. Gauzak aldatzen ari direla eta, Urretxuk berezkoa duen herri izaera zaintzera deitu zituen urretxuarrak. «Plazer handia izan da urte hauetan guztietan zuekin elkarlanean aritzea. Ondo eginak gogoan hartu eta hankasartzeak barkatu», esan zuen. Gauean musika izan zen nagusi, kalean eta txosnetan. Larunbat goizeko ekitaldi nagusia Urretxuko baserrietako ganadu erakusketa izan zen. Trikitilariek eta bertsolariek girotu zuten. Horretaz gain, Kresala taldeak dantza ikuskizuna egin zuen. Jende asko elkartu zen Areizaga-Kalebarren plazan.

Arratsaldean xake txapelketa, idi probako bigarren saioa eta gastronomia lehiaketa jokatu ziren. Xake txapelketa Bilboko Conteneo klubeko Juan Manuel Ruizek irabazi zuen. Bigarren postuan Elgoibarko Zubiondo klubeko Markel Kerexeta sailkatu zen eta hirugarrenean Beasaingo Alfil taldeko Sergio Bellosillo. Herriko onena Legazpiko Santikutz klubarekin jokatzen duen Unai Elias izan zen.

Gaztetxoei dagokienez, 15 urte azpikoen mailan Abadiñoko taldeko Mohamed Ademi nagusitu zen. Bigarren Azkoitiko Anaitasuna Kakute taldeko Luken Pascual izan zen eta hirugarren Galdakao taldeko Kimetz Benito. Amaieran urdaiazpiko bat zozkatu zuten. Goierri taldeko Ketxus Amenabarrek irabazi zuen.

Idi probari dagokionez, Asier Izagirre Ipiñarrietaren idiak nagusitu ziren, 43 plaza, zinta bat eta 0,35 metrorekin. Bigarren postuan Ander Aizpuru Olalderenak sailkatu ziren (40 plaza eta 2,95 metro), hirugarrenean Iker Zubillaga Igeldorenak (35 plaza eta 3,14 metro) eta laugarrenean Iñaki Irigorasenak (31 plaza). Debekua zela eta, Zumarragako jaietako proba ezin izan zen jokatu. Santa Isabel jaietan jokatu behar zena Buzkantza Egunean jokatuko da. Buzkantza Egunean ere larunbateko lauek neurtuko dituzte indarrak. Bi egunetako markak batuko dira eta hiru onenak Santa Lutzi eguneko finalera pasako dira.

Sukaldaritza

Gastronomia lehiaketa, urteroko moduan, oso arrakastatsua izan zen. Legatz solomoa prestatu zuten, hirugiharrez eta otarrainxkaz betea, arrautzaztua eta saltsa holandarrean estalia. Plater onenari saria Inspector Chinchilla kuadrillak irabazi zuen (Oskar Zufiaurre eta Pedro Lopez izan ziren sukaldariak) eta aurkezpen onenari dagokiona Haize Berri kuadrillak (Jose Carlos Ibarzabal eta Jose Manuel Barriga izan ziren sukaldariak).

Larunbat arratsaldeko ekitaldi hunkigarriena txistularien alardea izan zen. Iñaki Kerejetari eskaini zioten, noski. Alardearen aurretik hileta elizkizuna izan zen eta amaieran txistulariek Agur jaunak jo zuten. Alardearen hasieran, berriz, Iñakiren txistua, danborra eta Olentzero jantzia jarri zituzten eszenatokian eta txistulariek loreak eskaini zizkioten. Gauean kontzertu jendetsuak izan ziren Gernikako Arbola plazan eta txosnetan.

Euskal Jaia

Igandean Euskal Jaia ospatu zuten. Ekitaldi nagusia, urteroko moduan, ibilaldia izan zen. Karroza lehiaketa LKPT kuadrillak irabazi zuen. Haur eta gurasoez osatutako kuadrilla horrek haurtzaroa zaintzearen garrantzia aldarrikatu zuen. Epaimahaiak karrozaren bukaera maila eta gaia azpimarratu zituen. Baita transmisioa bermatzeko egin zuten lana ere. Ikusleen saria 2001 kuadrillak irabazi zuen, Karrozen desfilea auzitan lanarekin. Konpromisoari buruzko lan horrek botoen %27,9 eskuratu zuen. 628 bozka guztira.

Sari banaketaren ondoren herri bazkaria egin zuten eta festa astelehen goizaldera arte luzatu zuten, musikarien laguntzarekin. Atzo, zezentxoak eta musika ekitaldiak izan ziren nagusi. Jaiak kantu afariarekin amaitu ziren. Txistua jotzen duen herria ez da inoiz hilko!

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Ez du batere graziarik

2026/09/17
Urretxu eta Zumarraga
2

Iñaki Kerejeta hil da

2026/09/18
Urretxu
3

Urretxuko jaiak oso gauza serioa dira

2026/09/17
Urretxu
4

LKPT kuadrillak irabazi du karroza lehiaketa

2026/09/20
Urretxu
5

Aritz Elgarrestak alboka jo du Pedro Sanchez Espainiako gobernuko presidenteak eskatuta

2026/09/18
Zumarraga
6

Euskal Jai eguzkitsu, jendetsu eta alaia

2026/09/20
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT