Zumarragako Mentxu y Yone haurrentzako jantzi-dendak 50 urte bete ditu. Hori dela eta, urteurren festa egin zuten atzo arratsaldean. Denda apaindu eta luntxa egin zuten. Photocall-a ere izan zen. Mentxu y Yone denda Mari Carmen Munitxak ireki zuen eta egun bere alaba Yone da arduraduna. Atzoko festan senitartekoek eta urte hauetako guztietako bezeroek parte hartu zuten. Dendako lehen bezeroa (Kontxi Delgado) bertan izan zen. “Primeran gogoratzen dut zer erosi nuen: manta bat, azaroan jaiotzekoa zen semearen sehaskarako. Lehen semea nuen eta ilusioz gainezka nengoen”, aipatu zuen. Delgado bere biloba Maialenekin joan zen atzoko ekitaldira. Maialen azaroan 50 urte beteko dituen Aitor Prietoren alaba da.

Mari Carmen Munitxa eta Kontxi Delgado.

