Larunbatean Urretxuko jaietako xake txapelketa jokatu zen. Helduen mailan Bilboko Conteneo klubeko Juan Manuel Ruiz Abad nagusitu zen. Bigarren postuan Elgoibarko Zubiondo klubeko Markel Kerexeta Zabala sailkatu zen eta hirugarrenean Beasaingo Alfil taldeko Sergio Bellosillo Perez. Herriko onena Legazpiko Santikutz klubarekin jokatzen duen Unai Elias izan zen.
Gaztetxoei dagokienez, 15 urte azpikoen mailan Abadiñoko taldeko Mohamed Ademi nagusitu zen. Bigarren Azkoitiko Anaitasuna Kakute taldeko Luken Pascual izan zen eta hirugarren Galdakao xake taldeko Kimetz Benito Alonso. Nesken artean Alaitz Hidalgo izan zen onena.
Amaieran urdaiazpiko bat zozkatu zuten. Goierri taldeko Ketxus Amenabarrek irabazi zuen.
Goierri taldean jokatu nahi dutenek Amenabarri deitu behar diote (669 791 877) edo goierrixakeeskola@gmail.com helbidera idatzi. Urriaren 3an ate irekien jardunaldia egingo dute beraien egitasmoa aurkeztera emateko: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, Urretxuko Labeaga kaleko 54an.

