Urretxuarrak Santa Anastasia jaietako azken eguna ospatzen ari dira, kuadrillen eguna. Goizean haurrentzako ekitaldiak eta musika izan dira. Urteroko moduan, Zibilak esan naute kanta abestu dute Iparragirreren jaiotetxearen ondoan. Aurten udalak ez du bazkaririk antolatu, baina kuadrilla askok elkarrekin bazkaldu dute. Arratsaldean Potx magoaren saioa izango da (17:30ean Belaustegi plazan), bigantxetan herri kiroletan arituko dira (18:00etan Elizaldeko plazatxoan), Euskorleans txarangak herriko kaleetan joko du (19:00) eta bandak Gernikako Arbola plazan joko du (20:00). Urteroko moduan, jaiak kantu afariarekin amaituko dira: 21:30ean, Abenidan.

