Urretxuko jaiak, urteroko moduan, kantu afariarekin amaitu dira. Ehunka lagun elkartu ziren atzo gauean Abenidan eta giroa bikaina izan zen. Bizkaiko Bostak eta Laurenak taldearekin abestu zuten. Amaieran, ostiralean hil zen Iñaki Kerejetaren senitartekoak eszenatokira igo ziren eta azken bi kantak abestu zituzten: Xabier Leteren Xalbadorren heriotzean eta ETSren Zurekin batera.

