Aurtengo ekainean hainbat dantza ekitaldi izango dira Urretxu eta Zumarragan. Ekainaren 5ean, 20:00etan, Zatekeen musika taldeak eta Irrintzi dantza taldeak erromeria egingo dute Zumarragako plazan.
Ekainaren 19an, berriz, Lurra dantza taldearen Dantzari Txiki eguna ospatuko da. 43. edizio honetan Aurtzaka (Beasain), Korosti (Legazpi), Ereintza (Errenteria), Andra Mari (Galdakao), Irrintzi eta Lurra taldeek parte hartuko dute. 12:00etan kalejira egingo dute eta 17:30ean lizeoko jolastokian dantzatuko dute.
Bukatzeko, ekainaren 20an bi ekitaldi izango dira. 12:30ean ZU Dantzaz taldeak Areizaga-Kalebarren plazan dantza egingo du, Jeiki Hadi taldearekin. 20:00etan Korrontzi musika taldeak Mundua dantzan ikuskizuna eskainiko du, Irrintzi, Korosti eta Oinkari dantza taldeekin. Ekitaldia Zelai Arizti aretoan izango da. Sarrerek 15 euro balio dute. Sarrerak erosteko, sakatu hemen.
