Datorren asteazkenean Oier Ibarluzea urretxuarrak Amianoren aurka jokatuko du

Atzo San Joan pilota txapelketako final laurdenetako bigarren jardunaldia jokatu zen Ederrena pilotalekuan. Promesa mailako partidan, Julen Armaolea zumarragarrak 5 eta 22 galdu zuen Balerdi nafarraren aurka.
Binakako txapelketako partidan, Tartaloetxe klubeko Azketak eta Elizegik 22 eta 17 irabazi zieten Elola (Tolosa) eta Lizeagari (Mundarro).
Datorren asteazkenean, 19:00etan, final laurdenetako hirugarren jardunaldia jokatuko da. Promesa mailako partidan, Oier Ibarluzea urretxuarrak Amianoren aurka jokatuko du. Binakako txapelketan, Murua eta Balerdik, Mendizabal eta Lizeagaren aurka jokatuko dute.