Goizean, La Salle-Legazpi ikastetxeko ikasleen bisita jaso dute

Urretxuko Urrelurren Museoen Eguna ospatzen ari dira. Goizean La Salle-Legazpi ikastetxeko LH2ko ikasleen bisita jaso dute. Haurrek mineral eta fosilen mundua gertutik ezagutu dute eta, opari modura, mineral aletxoa eraman dute etxera. Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, zientzia tailerrak egingo dituzte.