
Atzo Xabier Ormazabalen oroimenezko festa egin zuten Urretxuko Labeaga aretoan. Hasteko, Asier Kidam-ek magia saioa egin zuen eta Xabier Ormazabal beka deialdiaren aurkezpena egin zuten. Urretxuko Udalak ordaintzen du bekaren zenbateko totala. Ondoren, 2019ko bekaren irabazlearen eta 2021eko irabazlearen ikus-entzunezkoak eman zituzten. 2019ko edizioa Ander Zabalzak irabazi zuen. Zabalza Artikotik gertu dauden parajeetan bidea berriak ireki ditu. 2021eko beka, berriz, Maialen Rojok irabazi zuen. Alpeetan bide berri bat ireki du.
Mokadutxoa egin aurretik, beste dokumental bat eman zuten: Alex Areizaga zumarragarraren Itzalak. Bilboko Mendi Film lehiaketara aurkeztu zuen, sail ofizialean. Bukatzeko, Alex Txikonek Manaslu neguan ikus-entzunezkoa eman zuen. Txikon Manaslu mendia neguan eta oxigeno artifizialik gabe igo duen lehen alpinista izan da.
Festan ehunka lagunek parte hartu zuten. Horien artean, Euskal Herriko alpinista eta eskalatzaile ezagunenetako askok.