Ekitaldian Iñigo Urkullu lehendakariak eta Arantxa Tapia eta Jokin Bildarratz sailburuek parte hartu zuten

La Salle-Legazpi ikastetxeak Eusko Jaurlaritzaren Eskola Jasangarria ziurtagiria jaso du. Ikastetxeko arduradunak oso pozik ageri dira. “Iraunkortasunarekin eta garapen iraunkorrarekin dugun konpromisoa etengabea da, eta sari honek hori erakusten du. Gure eskolak egunerokotasunean ingurumenaren aldeko apostua egiten du: hondakin jasoketa bereiztua, eko-liderren foroa, kontsumo aurrezte ekimenak, ingurumenaren inguruko proiektuak, energia berriztagarrien sustapena, milurteko helburuetan oinarritutako lanak, Agenda 2030… Eskerrik asko eta zorionak hezkuntza elkarte osoari egindako lanagatik. Sari hau guztiona eta guztiontzat da. Mundu hobeago baten alde lanean jarraituko dugu!”.