Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Xaukena, herrietako jaiak alaitzeko gogoz beteta

Urretxu eta Zumarraga

Elektrotxaranga berri bat sortu da Goierri garaian, Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko hamar musikari gaztez osatuta. Itsasondon egin dute debuta asteburuan, eta udarako agenda betetzen ari dira. Urretxun joko dute bihar arratsaldean Fox tabernan, eta hilaren 23an, Gaztetxearen urteurren festan.

2023/06/09
Otamotz

Urretxuko, Zumarragako eta Legazpiko hamar gazte dira, musikariak denak, eta herrietako jaiak eta kaleak alaitzeko gogoz beteak. Xaukena elektrotxaranga osatu dute, eta Itsasondon egin zuten debuta aurreko asteburuan, Gazte festen barruan.

Itsasondokoaren ondoren, Antzuolan, hilaren 16an joko dute jaietan; Ormaiztegin, hilaren 17ko Gazte egunean; Urretxun, bihar Fox tabernan eta hilaren 23an, UZ Gaztetxerearen urteurrenean; Legazpin uztailaren 1ean, Futbol-7 txapelketaren finaleko festan… Hortik aurrera, uda luzea datorkie.

Elektrotxaranga bat
‘Besterik ez zegok!’ adierazteko Oñatiko gazteek erabiltzen duten ‘Xaukena xauk!’ esamoldetik hartu zuten Xaukena izena Goierri garaiko musikari gazte hauek elektrotxaranga formatua duen taldearentzat.

«Txaranga tradizional bat elektrotxaranga bihurtzeko, ohikoak diren haizezko instrumentuei tresna elektrikoak gehitzen zaizkie», azaldu du taldeko kide den Jon Altolagirrek. Instrumentu horientzako argindarra lortzeko, sorgailu bat behar dute, eta hori karro batean eramaten dute anplifikadoreekin eta mikroen mahaiarekin batera.

Xaukenak bi tronpeta, tronboi bat eta saxofoi bat ditu, bi perkusionista eta gitarra elektrikoa eta bajua ere bai, baita trikitixa bat ere. Abeslariak osatzen du hamarrekoa.

Neskak eta mutilak dira, 17-26 urte bitartekoak, baina gazteak izan arren, gehienak esperientzia badute musikaren munduan. Beste taldeetan ibiliak dira batzuk, herrietako musika bandetan ere jotzen dutenak badira, eta beste batzuek R Ke R elektrotxarangan jotzen zuten.

R Ke R-ren jarraipena
Hain zuzen, Legazpiko elektrotxaranga horrek Subeltzako lokaletan utzitako txokoan ezarri du egoitza talde berriak. «Esan daiteke R Ke R-ren jarraipena dela Xaukena».

Elektrotxarangetan ohikoa den errepertorioa lantzen dute, «erromeria inguruetan entzuten den musika, dantza egitekoa, rock euskalduna…», azken finean, «jai giroan entzuten den musika». Hori guztia prestatzeko entsegu ordu asko egin behar dira, baina «gustukoa dugu eta gogoz egiten dugu». Aurtengo otsailean hartu zuen forma R Ke R elektrotxaranga berpizteko proiektuak, eta «jendea errekrutatu eta gero», martxoan hasi ziren entseguekin.

Itsasondon egin zuten lehen emanaldia lehengo larunbatean, «betiko urduritasunarekin eta betiko akats guztiekin», baina pozik geratu ziren, «oso giro polita sortu zen». Talde berria izan arren, gainera, jarraitzaile ugari ditu dagoneko, «lagun oso onak ditugu!»

Lagun horien artean desagertutako R Ke R elektrotxarangako kideak daude, eta haiei eskerrak luzatu nahi dizkie Altolak, «karroa eta bestelako materiala uzteagatik».

Herriko edo auzoko jaiak eta bestelako festak alaitzeko Xaukenarekin kontatu nahi duenak, instagram bidez jarri daiteke harremanetan taldearekin: @xaukena_elektrotxaranga.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT