Donostiako Udalak udako arte eszenikoetako egitaraua aurkeztu du. 28 ikuskizun antolatu dituzte: haurrentzako emanaldi bat, helduentzako hemezortzi antzezlan, bi musikal, zirko ikuskizun bat, bi dantza ikuskizun eta lau kontzertu. Tartean, Jon Plazaola urretxuarraren Un Oscar para Oscar antzezlana. Victoria Eugenian antzeztuko du, abuztuaren 23tik 27ra, Gorka Aginagalderekin, Rebeka Salarekin eta Mara Guilekin batera. Antzezlanari buruzko informazio gehiago lortzeko eta sarrerak erosteko, sakatu hemen.
