
Gaztetxeak 21 urte bete ditu eta asteburu honetan hainbat ekitaldi egingo dituzte urteurrena ospatzeko. Ostiralean, 17:00etan, haurrentzako jolasak egongo dira. 18:00etan txokolatada egingo dute eta 19:00etan Satitxuren ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da.
Larunbaterako ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte. 12:00etan karropoteoa egingo dute, gaztetxetik abiatuta. 15:00etan bazkaria egingo dute. Tiketak Osaba eta Apatxe tabernetan jarri dituzte salgai. Bazkariaren ondoren, DJ The Naturist-ek giroa alaituko du. 21:00etan Irungo Zarata taldeak joko du eta ondoren DJ Kizt eta DJ Muri-ren saioak egongo dira.