Santa Isabel Jaien atarian, Zumarragako Hirukia eta Urzubi tabernak saritu dituzte, pintxo lehiaketako pintxorik onenaren eta pintxorik originalenaren sariarekin.

Santa Isabel jaiak bertan dira eta ohitura denez, herriko alkate txikia izendatzeko ekitaldiaren ondoren, honek ematen ditu pintxo lehiaketako sariak. Aurten ere herriko taberna ugarik hartu dute parte pintxo lehiaketan eta bi taberna gailendu dira: Hirukia eta Urzubi tabernak.
Goizeko 11:15 aldera egin dute sari banaketa udaletxeko aretoan eta Eider Aldalur alkate txikiak eman dizkie sariak. Lehenengo Urzubi taberna saritu dute, pintxo originalrenaren sariarekin; eta, ondoren, Hirukia taberna deitu dute saria jasotzera, pintxo onenaren saria.