
Jokin Gabilondo futbolari urretxuarrak Malaga taldearekin fitxatu du. Gabilondok Realean jokatu du azken urteetan eta azken denboraldian Realaren bigarren taldeko zutabeetako bat izan da. Baina lehen taldean ez du tokirik eta Realak ez dio kontratua luzatu. Duela aste batzuk Malaga taldeak fitxatu nahi zuela zabaldu zen eta gaur fitxaketa konfirmatu egin da. Malaga Bigarren Mailatik 1. RFEF mailara jaitsi da eta bere helburua lehenbailehen maila berreskuratzea da. Klub historikoa da: 1904an sortu zuten eta duela 11 urte Txapeldunen Liga jokatu zuen. Gabilondo bi denboralditarako fitxatu du eta, baldintza batzuk betetzen badira, hirugarren bat ere jokatuko du.
Klubaren webgunean Gabilondoren ibilbidearen berri eman dute eta etorkizun handiko jokalari dela aipatu dute. Bideo bat ere argitaratu dute. Bertan, Gabilondo Loren kirol zuzendariarekin ageri da. Loren Realeko kirol zuzendaria izan zen. Berak eskatu du urretxuarra fitxatzea.