Gainzuri taldeak Zumarragan jokatuko du gaur

Zumarragako Argixao futbol zelaian Donosti Cup txapelketako entzutetsuko partidak jokatzen ari dira. Gaur eta bihar ere jokatuko dituzte, 10:00etatik aurrera, egun osoan zehar. Txapelketa horretan Urretxu eta Zumarragako bi talde parte hartzen ari dira: Gainzuri eta La Salle Zumarraga. Gainzurik Argixaon jokatuko du gaur, 12.15ean, Urnietaren aurka.