
Nahia Garrido igerilari urretxuarra gazte mailako Europako Txapelketan parte hartzen ari da, Belgradon (Serbia). Gaur bere proba kuttunean igeri egin du: bizkar igeriketako 200 metroko proba. Finalerdietara sailkatu da. Finalerdiak arratsaldean izan dira. Hamaikagarren denbora onena egin du eta ez da finalera sailkatu.