
Urteroko moduan, Urretxu eta Zumarragako udaleku irekietan parte hartzen ari diren haurrek txupinazoa egin dute, Iruñekoaren ordu berean. Hori gutxi balitz, beti bezala, entzierroa ere egin dute. Haurrak zezenak eta Iruñera joaten diren australiarrak baino arriskutsuagoak direnez, ibilbidea hesitu egin dute. Horra hor bi bideo.