Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Politika

PSE-EEk eta EAJk Zumarragako Udalaren antolamendu politikoa eredugarria, efizientea eta proportzionala izateari ezezkoa eman diotela salatu du EH Bilduk

Zumarraga
2023/07/20
Otamotz

PSE-EEk eta EAJk Zumarragako Udalaren antolamendu politikoa eredugarria, efizientea eta proportzionala izateari ezezkoa eman diotela salatu du EH Bilduk. Komunikabideetara ohar bat bidali du, astearteko osoko bilkuraren balorazioarekin. Horra hor EH Bilduren prentsa oharra.

“EH Bilduren ustez hiru printzipiotan oinarritu behar du antolaketa politikoak: gastu politikoaren efizientzia, hauteskunde emaitzen isla izatea eta eredugarritasuna. Hiru printzipio horiek bete zitezen, bost emendakin aurkeztu genituen. PSE-EE eta EAJk emendakin horien kontra egin zuten antolaketa politiko efizienteagoa, justuago eta koherenteago bat egiteko aukera baztertuz.

PSE-EEk udalbatzarrean ez duen gehiengo izango du batzordeetan, EAJri esker.

Joan zen asteazkenean PSE-EE, EH Bildu eta EAJko bozeramaleek bilera egin genuen. Bileran, hiru alderdiok informazio batzordeetako banaketa 2-2-1 izatea adostu genuen: 2 PSE-EEk (lehendakaria barne), 2 EH Bilduk eta EAJk bat. Banaketa honek osoko bilkuretako indar oreka mantentzen zuen; hau da, udalbatzarrean gehiengo absoluturik ez bazegoen informazio batzordeetan ere ez.

Gure harridura eta haserrerako ordea, hurrengo egunean udalbatzarrerako deialdia jasotzean alkatearen proposamena 3-2-1 zela ikusi genuen. Sorpresa, haserrea eta ezinegona. Bezperan adostutakoa eta ona zena, zergatik ez zen ona izan hurrengo egunean? Guk proportzio hori zuzentzeko emendakina aurkeztu genuen plenoan, baina PSE-EEren ezezkoa eta EAJren abstentzioari esker PSE-EEk udalbatzarrean ez duen gehiengoa izango du batzordeetan.

Udaleko liberatuen ordainsariak eredugarriak eta justuak izan behar dute.

EH Bilduk argi dauka korporazioko kideen ordainsarien inguruan, udaleko lana, lan oro bezala, ondo ordaindua egon behar duela. PSE-EEk bere liberatuentzat zehaztu dituen ordainsariak EUDELen irizpideen baitan kokatu ditu: alkateak Eusko Jaurlaritzako zuzendari baten soldata %10 murriztuta irabaziko du, 72.000 euro gordin; alkateordeak 63.000 euro gordin eta gobernuko hirugarren liberatuak ia 36.000 euro gordin. Gure ustez, aldiz, gure herriaren testuinguru soziekonomikoa eta antzeko biztanleek dituzten herrien liberatuen soldatak aintzat hartu behar dira, eta soldata hauek gehiegizkoak direla uste dugu. Ongi ordainduta izan behar du, baina eredugarriak ere izan behar dugu, eta Irun, Errenteria, Bergara, Eibar edo beste hainbat herri handiagoko alkateek baino gehiago irabaztea ez da egokia eta ez da eredugarria.

EH Bilduk gauzak beste era batera egingo lituzke: soldata masa berarekin eta gobernukideen jardunaldiak murriztuz, hiru lanaldi osoen irizpide legala errespetatuz noski, 3 gobernukide baino gehiago liberatuko genituzke, soldata txikiagoekin (% 30 murriztuz) eta gainera beraien arteko soldata arrakala ez litzateke horren nabarmena izango. Era honetara, hiru helburu lortuko genituzke: politika publikoak garatzeko pertsona gehiago, soldata justuagoak eta eredugarriak, eta azkenik, udalak dirua aurreztuko luke liberatuei ez baizaie dietarik ordaintzen.

Bestalde, hiru liberatu izan arren udal gobernuak batzordeetako lehendakariak liberatuak izango ez diren hiru zinegotziak izango dira. Zentzuzkoena eta efizienteena batzordeen lehendakaritza liberatuak izatea da, izan ere, zerbaitengatik dute esparru baten ardura. Gainera, lehendakarien 120 eurotako dieta egokituko zaie eta dieta hori kentzea proposatu genuen inork pentsa ez zezan PSE-EEko zinegotzi ez liberatuak diruz saritzeko estrategia bat dela. Gure proposamena ez zen aurrera atera PSE-EE eta EAJren kontrako botoekin, eta hiru liberatu izan arren, batzordeetako lehendakariak liberatuak ez diren zinegotziak izango dira. Gainera, PSE-EEren batzordeetako kide titular guztiak, zinegotzi ez liberatuak dira eta horiek ere dietak jasotzen dituzte.

Guk aldiz kontrakoa egingo dugu: guk bi kide izendatu behar ditugu batzordeetarako, hiru batzorde daudelarik. Gure kasuan, hiru batzordeetatik bitan, gure liberatua izango da partaideetako bat, eta liberazioa izango duenez, udalak pertsona baten dieta aurreztuko du batzorde bakoitzean. Hirugarren batzordean ez dugu estrategia berdina jarraitu, bost zinegotzi izanik, gutako bat batzordeetan parte hartu gabe geratuko litzatekelako. Egiten duguna esaten dugulako eta esaten duguna egiten dugulako. Ezin dugu zirrikiturik utzi jendeak gure motibazioa politikan jarduteko ekonomikoa dela pentsatzeko. Eta PSE-EEk ekarri duen proposamenak juxtu kontrakoa lortzen du.

Udal-taldeen asignazio desorekatua eta PSErentzat abantaila.

Udal-taldeen asignazioan PSEk “alkateorde” kontzeptua sartu zuen (EUDELeko irizpideetan ez dagoena) eta legeak baimentzen duen alkateorde maximoak izendatu dituenez, proportzioan gainontzeko alderdiek baino diru gehiago jasotzea lortzen zuen eta abantaila ekonomikoak lortu.
PSE-EEk plenoan azaldu zuen kontzeptu hau udal asignazioetatik aterako zela eta dieta pertsonal bezela jasoko zutela alkateorde ez liberatuek. Beraz, poltsa batetik beste batera eraman besterik ez dute egin, eta zinegotzi izatea motibazioa politikoa baino ekonomikoa dagoenaren susmoa areagotu herritarren artean. EAJk hemen ere PSE-EE babestu zuen.

Amaitzeko, osoko bilkuran udaleko ordezkariak izendatuko dira hainbat erakunde supramunizipal eta organo ezberdinetarako. Izendapen hauen berri deialdiarekin batera izan genuen. Negoziaziorako inongo aukerarik izan ez dugunez, gai honen inguruan bi emendakin sartzea erabaki dugu.

Zumarragako udaletik bi ordezkari joaten diren erakundeetara (Sasieta eta musika eskola), PSE-EE eta EH Bilduko ordezkari bana joatea eskatzen dugu emendakin bidez. D’Hont legea eta udalaren ordezkaritza politiko berriaren arabera bigarren ordezkaria EH Bilduri dagokiola deritzogu kasu horietan. Hemen ere PSE-EEk eta EAJk bat egin zuten ordezkaritza osoa sozialistek jasotzeko”.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT