
Hilaren 9an herri arteko folklore jaialdiaren 34. edizioa egingo da. Aurten ere urrutitik etorritako taldeek parte hartuko dute. Ipar Mazedoniako Alexandar Turendzev eta Kazakhstango Naz taldeek, hain zuzen ere. Beraiekin batera, Maragato de Val de San Lorenzo (Leon, Estatu espainiarra), Ligiko Dantzariak (Zuberoa) eta Lurra taldeak arituko dira.
10:00etan folklore azoka egingo dute Gernikako Arbola plazan. Euskal Jairako materiala lortzeko aukera ezin hobea izango da. 12:00etan jaialdian parte hartuko duten taldeei harrera egingo diete udaletxean. 13:00etan, munduko dantzak ikasteko aukera egongo da Gernikako Arbola plazan. Jaialdia 18:30ean hasiko da, toki berean. Lurra taldeko dantzari txikiek emango diote hasiera jaialdiari. Bitartean, gainontzeko taldeak kalejiran sartuko dira plazara. Aurten ere argazki lehiaketa antolatu dute.