Urola futbol taldeko talde nagusietako neskak eta mutilak Antioko baselizara joan dira.

Denboraldia berria hasterako, Urola futbol talde nagusietako jokalariek Antioko Amari bisita egin diote gaur eguerdian. Klubeko kideek loreak, taldeko elastikoa, bufanda eta baloi bat eskaini dizkiote Ama Birjinari, osasuna eta laguntza eskatzearen truke. Bideo ikusi hemen sakatuta.
Futbolean jokatzeko eguna ere badute Urolako futbolariek. Neskek, goizean, txapelketa jokatu dute Urolak, Elgoibarrek eta Deba eta Mutrikuko Ondarbeltzek. 17:00etatik aurrera, gizonezkoen txanda izango da. Urolak, Ilintxak eta Durangoko Kultural taldeek parte hartuko dute.