
Aritz Egea mendiko korrikalari urretxuarrak Mont Blanc-eko ultra traileko CCC proban parte hartu zuen atzo. 12. postuan sailkatu zen. Lasterketak 100 kilometroko luzera eta 6.156 metroko desnibela zuen. Egeak 11 ordu, 24 minutu eta 48 segundo behar izan zituen proba amaitzeko. Gizonezkoen artean onena Jonathan Albon britaniarra izan zen (10:14:25). Mont Blanc-eko ultra traila munduko proba ospetsuena da eta CCC proba bigarren luzeena.