
Irantzu Lekue artistak Maitatzeko artea instalakuntza artistikoa egin du Zumarragako udaletxeko sarreran, Itxaropenaren Telefonoarekin eta udalarekin lankidetzan. Elkar zaintzea du helburu eta herriko hainbat elkartek eta ikastetxeetako ikasleek gaiari buruzko mezuak idatzi dituzte zuhaitzaren hostoetan. Gainontzeko herritarrek ere mezuak idatzi ditzakete, hilaren 17ra arte.
Argazkian, Mikel Serrano alkatea, Arantxa Gonzalez zinegotzia, Maribel Pizarro Gipuzkoako Itxaropenaren Telefonoko zuzendaria eta Irantzu Lekue artista.