Espainiako futbol selekzioko hautatzaileak Elene Lete atezain zumarragarra deitu du, Enith atezainaren lesioa dela eta. Espainiako selekzioak UEFA Women’s Nations League txapelketako bi partida jokatuko ditu datozen egunetan: ostiralean 17:45ean Italiaren aurka eta hilaren 31n 19:00etan Suitzaren aurka.