Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Andoni Salamerok Gabriel Arestiri buruzko ikuskizuna prestatu du Andoni Egañarekin eta Aitor Furundarenarekin

Zumarraga

Igandean aurkeztuko dute, 19:00etan, Oñatiko Santa Ana aretoan

2023/11/08
Otamotz

Andoni Salamero olerkari zumarragarrak, Aitor Furundarena akordeoilari ordiziarrak eta Andoni Egaña bertsolariak Gabriel Aresti poetari buruzko ikuskizuna prestatu dute. Igande honetan aurkeztuko dute, 19:00etan, Oñatiko Santa Ana antzokian.

Ikuskizunaren izenburua Arestian, egun…! da. Arestiren irudia herritarrei gerturatzea du helburu.
Salamerok proiektu «eraldatzailea» dela dio. “Helburua ez da Arestiren poemak irakurtzea bakarrik. Ezta bertsoak hala nola musikarekin uztartzea ere. Hori baino gehiago bilatzen dugu emanaldi honekin: Arestik bizi izan zuen garai zail hura bere olerkiez adierazteaz gain, bera hunkiarazi zuten gaiak (euskara, justizia, kultura, egia, klase sozialen bereizketa…) egun bizi dugun egoerarekin konparatu nahi ditugu”.

Oskorrik eta beste hainbat sortzailek musikatutako poemak erabiliko dituzte. Horretaz gain, Furundarenak garai hartako doinuak egungoekin nahastuta sortu dituen konposizioak aurkeztuko dituzte.

Emanaldia lau alditan banatua dago: 1936, 1955, 1975 eta 2025etik aurrera. Sortzaile bakoitza Aresti berrinterpretatzen saiatuko da, bertsoen, musikaren eta olerkien dramatizazioaren bitartez. “Bere olerkiez baliatuz, Arestiren arima gogora ekartzeaz gain, egungo ikusmiratik hurbilduko dugu. Arestiri ukatu zitzaion aintzatespena eta balioari garrantzia emango diogu. Aresti aitzindari izan zen eta nonahi eztabaida eta gogoeta eragin zuen. Guk ere egungo euskaldunon gogoan hausnarketa hori sortarazi nahi dugu. Egungo euskaldunok eragile lanetan jarduteko ditugun ahalmen eta talentuak azalarazi nahi ditugu. Bakoitzak duen berezitasunetik arituz ,norberak bere bikaintasuna berdintasunean oinarritutako gizarte baten mesederako erabiltzeko”.

Arestik bezala, poesia erreminta baliotsua dela uste dute. “Sentiberatasuna ardatz eta oinarri dugularik, sormenean horren ezinbesteko ditugun dohainak aintzat hartuz, Arestiren olerkietan haren gogoa eta bihotza taupaka dagoela antzematen dugun bezala, ikuskera berezi eta atsegin horren mezulari izateko pronto izateaz gain, poesia mailu dela aitortzen dugu, Arestik bezala, eta gizakion baitako sentimenduak zizelkatzeko prest gaude”, amaitu du Salamerok.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT