Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea
Mikel Arranz. Urretxuko Udaleko langile ohia.

«Brigadaren lanak berehalako eragina du eta hori pozgarria da»

Urretxu

Mikel Arranz (Urretxu, 1960) oso ezaguna da herrian. Urretxuko Udaleko brigadan lan egin du. Uztailean hartu zuen erretiroa. Marraztea gustatzen zaio eta irakurle taldeko kidea da.

2023/11/16
Otamotz

Non jaio zinen?
Goiko Kaleko 7an, etxean bertan. Garai hartan etxean jaiotzen ginen denok.

Ze ikasketa egin nituen?
10 urte bete nituen arte Iparragirre plazako eskola nazionaletara joan nintzen eta ondoren La Sallera. 14 urterekin, anai zaharrenak bezala, lanbide heziketa hasi nuen (Orduan Oficialia y Maestria). Garai hartan modernoena elektronika zen eta hori hasi nuen. Baina oso atzeratuta genbiltzan. Atzetik zetozenek, hurrengo ikasturtekoek, dagoeneko ez zuten guk ikasten genuena ikasten. 19 urterekin bukatu nuen. Ez nuen ikasten jarraitzeko gogo handirik, soldadutza egin nuen eta handik itzuli nintzenean Irizarren lan egin nuen.

Denbora asko eman al zenuen Irizarren?
Bost urte eman nituen, baina tarteka langabezian egon nintzen. Lan asko zutenean deitzen ziguten. Irizarren nengoela, aldunditik deitu ninduten Barrendiolako urtegian lan egiteko, oposizio bat egin bainuen. Ur araztegia egin gabe zegoen oraindik. Hiru langile zeuden, batek baja luze bat hartu zuen eta hori ordezkatzeko deitu ninduten. Bajan zegoena itzuli zenean, araztegiko obra hasita zegoen eta arduradun izendatu zuten. Niri beste postu bat eman zidaten.

Noiz hasi zinen Urretxuko Udalarentzat lanean?
Ur Kontsortzioa eratu behar zen, aldundiarentzat lan egiteari utziko genion eta Urretxuko kiroldegira etorri nintzen: oposizio bat egin nuen eta harreran eta garbiketan lan egiteko postua lortu nuen. 17-18 urte eman nituen bertan. Iñaki Zabala alkate zen garaian berrantolaketa egin zen eta kiroldegiko zerbitzua azpikontratatzea erabaki zen. Kiroldegian hiru lagun geunden: Miguel Cristobal, Anton Rodriguez eta ni. Cristobalek bere ardurarekin jarraitu zuen, baina kultur etxean. Rodriguez eta ni, berriz, brigadara pasa ginen. 31 urte eman ditut udaletxean. Udaletxean sartu nintzen urte berean ezkondu nintzen. Handik gutxira lehenengo alaba izan genuen. Dinamika aldatu behar izan nuen.

Udaletxean gustura aritu al zara?
Bai. Lanaldi jarraia izan dut beti, herrian bertan, jendearekin gustura egon naiz, ez dut ardura handiko lanik izan… Erosoa izan da.

Urretxuko Udala asko aldatu al da?
Baby boom belaunaldikook oso langile gutxiko udala ezagutu dugu. Garai batean Reyes Gamiz Gizarte Zerbitzuetako langile bakarra zen. Kultur etxean, brigadan, ogasunean… beste horrenbeste. Eskumenak, ahalmena, finantziazioa, beharrak… asko aldatu dira.

Lan baldintzak ere asko aldatu al dira?
Sindikalgintzan ibili naiz eta gorabeherak izan dira beti. Normala da, interes ezberdinak baitaude. Baina gure lan baldintzekin lotutako erabaki potoloenak beste maila batean negoziatu dira beti. Eudelek eta sindikatuen ordezkariek negoziatzen dituzte. Normalean, bertan onartzen dena, udal guztietan aplikatzen da. Tokiko eskariak ere egon dira. Egon diren aldaketak, gutxienez mantentzeko balio izan dute. Administrazioa lanpostu finkoekin lotzen dugu beti, baina egun interinitatea enpresa pribatuan baino altuagoa da.

Udaleko langileak baloratuak sentitzen al zarete?
Funtzionarioon inguruko klixe bat zabaldua dago: leihatilara joan eta biharamunean joateko esaten dizutela. Nik ez dut halakorik ezagutu. Gure baldintzak beste sektore batzuetakoak baino hobeak izan daitezke, baina gogor lan egiten da. Beti dago gutxiago lan egiten duen norbait, baina toki guztietan bezala. Azken urteetan kalean lan egin dut eta bizilagun askok gure lana aitortzen dutela ikusteko aukera izan dut.

Herriarentzat lan egitea esker onekoa al da? Elurra egiten duenean errepideak eta espaloiak garbitu, jaietarako agertokiak eta karpak muntatu…
Lana zure gustukoa izan edo ez, brigadako lanak berehalako eragina du. Eta hori pozgarria da. Ez zara jaikitzen muntaia kate batean lan egiteko. Kalean lan egiten duenak eguraldiaren gorabeherak pairatu behar ditu, baina lan dinamikoak izaten dira. Ez dira aspergarriak. Ez nuen uste halakorik esango nuenik, baina lan fisikoak bere alde onak ditu.

Hala ere, erretiroa gustura hartu duzu.
Bai. Lanean presio isil bat duzu: ordu jakin batean jaiki beharra, hurrengo egunean egin beharrekoa… Nire kasuan presio hori desagertzen ari da dagoeneko. Gustura nabil. Erretiroa uztailean hartu nuen eta irailean nabaritu dut erretiroa hartu dudala. Irailean emazteak eta biok Donejakue Bidea egin dugu eta hori gauza berezia izan da. Eta etxera itzuli naizenean, etxeko egunerokotasunean, hasi naiz nabaritzen jubilatuon bizitza zer den. Lau anai-arrebotan gazteena naiz. Anai batek zortzi urte daramatza erretiratuta eta sekulakoa dela esaten zidan.

Donejakue Bidea egin duzuela esan duzu.
Kuriositatea nuen eta iaz etapa batzuk egin genituen: Donibane Garazitik Iruñara joan ginen. Aurten gainontzekoa egin dugu. Oso esperientzia polita da. Sarriaraino arte, %90 atzerritarrak ziren. Gainera, gehienak Europatik kanpokoak. Baina Elizak Sarriatik Santiagorako bost etapak eginez gero Donejakue Bidea egin duzula aitortzen dizu eta Sarriatik Santiagorainoko bidea erromeria da.

Beste egitasmoren bat ba al duzue?
Ez. Bizitza lasaia, irteerak, ibili… Alaba gazteena Bartzelonan bizi da eta noizean behin hara joaten gara. Alaba nagusia ere etxetik kanpo bizi da jada. Emazteari apopilo batzuk hartu beharko ditugula esaten diot…

Ez zara aspertuko zeren beldur? Badituzu zaletasunak. Besteak beste, marraztea.
Felix Vaquerizarekin hasi nintzen, beste asko bezala. Erabat ez abandonatzeko, Josu Marotok gidatzen dituen saioetara joaten naiz. Irakurtzea ere betidanik gustatu zait. Bere garaian euskarazko irakurketa taldean parte hartzea erabaki nuen, euskaraz irakurtzeko orduan gabezia nuelako. Urte batzuk daramatzat dagoeneko. Noizean behin idazleak etortzen dira, gainera. Luxua eta plazera da. Bernardo Atxaga bitan egon da dagoeneko, Joseba Sarrionandia ere gurekin egon da… Ez dut uste aspertuko naizenik. Aste honetan bertan ezagun batek erretiroan denbora kudeatzen jakin behar dela esan dit, ez dela erraza. Kudeatzeko gai izango naizela uste dut.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT