Ostiralean, 12:00etan, Zumarragako Kirolaren Gala egingo dute udaletxean. Udalak urteko kirolari onenak sarituko ditu. Aurten bi izango dira sarituak: Nicolas Alustiza txirrindularia eta Josetxo Mujika triatloilaria. Alustizak lau garaipen lortu ditu 23 urte azpikoen mailan (Durana, Iturmendi, Segura eta Antzuolan) eta datorren urten profesional mailan arituko da, Euskaltel-Euskadirekin. Mujikak, berriz, distantzia luzeko munduko txapelketa irabazi du eta baita distantzia erdiko Euskadiko txapelketa ere.