Kabalgata egunean mugikortasun murriztua dutenei tokia gordeko diete udaletxe aurrean
Errege Magoak abenduaren 30an Zumarragarra etorriko dira, haurren gutunak jasotzera. 18:30etatik aurrera Euskadi plazan egongo dira.
Urtarrilaren 5eko kabalgata 19:00etan abiatuko da Antiotik. 19:30ean mertzedariatara iritsiko da eta ondoren Herodesen jauregira joango dira (Zelai Arizti pilotalekuan). Legazpi kalea zeharkatu ondoren, Euskadi plazara iritsiko dira.
Kabalgata egunean mugikortasun murriztua duten pertsonei tokia gordeko diete jaiotzaren ondoan (udaletxe aurrean). Lekua aurrez eskatu behar da. Eskaera urtarrilaren 3a baino lehen egin behar da Zelai Arizti kultur etxean: 943 72 35 10 eta kulturetxea@zumarraga.eus
Eman beharreko datuak: izen-abizenak, mugikortasun murriztasunaren arrazoia eta telefono zenbakia.