Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Politika

Urretxuko EH Bilduk 2024ko aurrekontuei egin dizkien proposamenak

Urretxu
2023/12/25
Otamotz

Asteazkenean 2024ko aurrekontuen gaia landuko dute Urretxuko osoko bilkuran. EH Bilduk hainbat proposamen egin ditu eta prentsa oharra igorri du proposamen horien berri emateko. Horra hor prentsa oharraren edukia:

“Pasa den urriaren 6an iragarri genuen moduan, Urretxuko EH Bilduk 2024ko aurrekontuei begirako proposamenak biltzeko prozesua abiatu zuen. #UrretxuBiziz lemapean, herriko hainbat eragile zein norbanakoekin hartu-emanak izan ditugu, Urretxuk herri moduan dituen erronkei modu parte hartzailean erabaki dezagun. Orotara, 50tik gora proposamen jaso ditugu tarte honetan guztian, eta eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten guztiei, konbentzituta baikaude denon artean osatuko dugula datozen urteotako Urretxu.

Hori horrela, bost ardatzetan oinarritu ditugu proposamenak:

Merkataritzari bultzada berria emateko garaia

PERCOa deritzona (Mekataritza biziberritzeko plana) berritzeko abagunea probestu behar dugu herriarentzat hain beharrezkoa den aktibitate ekonomikoa zein kale bizitza bultzatzeko.

Horretarako, merkataritza-mahaiari berebiziko garrantzia ematea planteatzen dugu, bileren maiztasuna handituz. Bertan, Urretxuko merkatariak, udal gobernuko bi kide eta alderdi politiko bakoitzeko kide bat egotea proposatzen dugu.

Horrez gain, herriko merkataritzari bultzada bat emateko diru-laguntzen plan estrategiko bat martxan jartzea proposatzen dugu 2023-2027 legegintzaldirako.
Hori osatzearekin batera, txoke neurri ezberdinak proposatzen ditugu:

-Merkataritzaren sektoreko eta lehen sektoreko ekintzaileei zuzendutako diru-laguntzak.
-Kalean dauden espazio hutsak dinamizatuz merkataritzaren sektorea biziberritzeko diru-laguntzak.
-Establezimenduek behar berrietara egokitzeko egiten dituzten jarduera edo inbertsioetara zuzendutako diru-laguntzak.
-Ekonomia sozialerako edota izaera estrategikoko edo berritzaileko jarduetara zuzendutako diru-laguntzak.

Inbertsioa: 65.000 euro.

Azkenik, Bi-Tarteanekin batera Urretxuko eta Zumarragako herrien arteko merkataritza plan estrategiko bateratu bat sortzea proposatzen dugu, non eta kontzientziazio kanpainak eta estrategia bateratua izango den bi herrietan.
Inbertsioa: Gaur egun Bi-Tarteani ematen zaiona + 10.000 euro.

Haur eta gazte politika aktiboak behar ditugu
Urretxuko udalak paper aktiboa hartu behar du haurrei eta gazteei zuzendutako politikak aurrera eramateko:
-Bere eskumenen barruan, eta esku hartze komunitarioa kontuan harturik, 0-3 urte bitarteko haurrentzat aisialdi espazioa sortzea proposatzen dugu, babesa eta garapen psikomotorrean lagunduko diena. Espazioaren egokitzapenerako zein bertako materiala hornitzeko berariazko partida bat sortzea proposatzen dugu (50.000 euro).
-Pagoeta auzoko haur parkea estaltzea proposatzen dugu (80.000 euro)
-Gazteek beren bizitza proiektuak garatzeko zein zailtasun dituzten ikusita, Urretxuk gazteen emantzipazioa erraztera bidean, etxebizitzak alokatzeko laguntzak emateko oinarri propioak behar ditugu. Ildo horretako lehen neurri moduan, 18-35 urte bitarteko gazteentzat alokairurako diru- laguntza lerro berria sortzea proposatzen dugu (30.000 euro).

-Bestetik, ezinbestekoa da herriko etxe hutsen diagnosia berritzea.

Trantsizio ekosozialari eta energetikoari heltzea ezinbestekoa da

Urretxuko hainbat zonaldetan etxebizitzen efizientzia energetikoa oso baxua da, baita irisgarritasun arazoak ere, batez ere auzo zehatz batzuetan (Aparicio, Mundo Mejor, Santa Barbara edota Alde Zaharra, esaterako).

Horretarako, bi urtetarako aurrekontu konpromisoa proposatzen dugu, Eusko Jaurlaritzak eta bestelako erakundeek ematen dituzten laguntzez harago, Urretxuko udalak jarrera proaktiboa izan behar du konpromiso honetan. Gainera, aipaturiko auzo horietan Urretxuko populazio zaharrena eta bakarrik bizi diren emakumeak daude.

Helburu horietarako, bi neurri zehatz proposatzen ditugu:
-2024 eta 2025 aurrekontuetarako 200.000 euroko aurrekontu konpromisoa hartzea, etxebizitza komunitateei energia efizientzia eta irisgarritasun doitze lanak gauza ditzaten.
-Udalak berariazko bulegoa martxan jartzea, herritar eta komunitateei efizientzia energetikoaren eta irisgarritasunen inguruko informazioa eta aholkularitza emateko helburuarekin.
-Argiteria publikoan herri osoan LED teknologia ezartzeko legegintzaldi amaiera arteko plana osatzea proposatzen dugu. (50.000 euro).

Zaintza publiko eta komunitariorako jauzia

Zaintzaren aldeko apustua handitzea ezinbestekoa da, gizartea zahartzen ari zaigun honetan. Erronka zein behar berriak mahai gaineratu zaizkigu.

Helburu horretan sakontzeko asmoz, bi neurri zehatz eta tasatu planteatzen ditugu:

-Etxean zaindua izateko pertsonala kontratatzeko orduan, aholkularitza zerbitzua martxan jartzea ezinbestekoa da. Izan ere, kontratuak egiteko beharra gero eta nabarmenagoa da eta herritar askok aholkularitza hori ezinbestekoa dute.
-Etxez etxeko zerbitzuari bultzada berri bat ematea ezinbestekoa da, dauden behar eta profil berrietara iritsi ahal izateko (20.000 euroko igoera).


Garapen ekonomikoa

Sarralde eraisten ari diren honetan, mahai sektoriala jarri beharko genuke martxan, bertan ezarriko den aktibitate ekonomikoa eragile politiko, sozial eta ekonomikoekin adosteko. 
Bi premisa barnebildu beharko lituzke proiektuak:

-Balio erantsia izango duena, ikerketa eta garapenera bideratuko proiektuekin zerikusia duena.
-Kalitatezko enpleguaren sorrerarekin zerikusia duen proiektua izatea.

Bestetik, 1991az geroztik Urretxu Bavariako Schwarzenbruck herriarekin dago senidetuta. Alemaniako lander hori Europako eskualde punteroenetakoa da ikerketa, garapen eta berrikuntzaren alorrean, eta herriko zein eskualdeko garapen ekonomikoari bultzada emateko aukera paregabea dela iruditzen zaigu. Horretarako honako neurriak proposatzen ditugu:

-Ikasleei zuzendutako Exchange programak martxan jartzea, batez ere alemana ikasteko aukera moduan (20.000 euro).
-Uggasarekin elkarlanean, herriko zein hango enpresa eta profesionalekin harreman sareak sortzeko programa bat sortzea.

Aipaturiko bost ildo horiez gain, Gernikako Arbola plazan ostegunero izaten den azoka biziberritzeko plana martxan jartzearen alde egiten dugu, eta bertan hain beharrezkoa den komun publiko baten eraikuntza proposatzen dugu baita ere. Halaber, Pagoeta gune soziokulturalaren kudeaketa partekatua gauzatu ahal izateko, herriko eragile kulturalekin prozesu parte hartzailea abiatzea eskatu dugu.

Proposamen horiei, azaroaren 24an Zumarragarekin elkarlanean aurkezturiko proposamenak gehitzen zaizkie:

Urretxuko eta Zumarragako EH Bilduk aurrekontu proposamen bateratua aurkeztu dute bi udaletan

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Mitxel Badiolaren heriotzaren lehen urteurrena

2025/05/11
Urretxu
2

Aner Arozena zumarragarrak eta Adirane Peñagarikano urretxuarrak irabazi dute Izazpiko Igoera

2025/05/11
Urretxu eta Zumarraga
3

Zumarragako paleta taldeak Herriarteko Txapelketa jokatuko du

2025/05/14
Zumarraga
4

Unai Elias xake jokalariak Goierriren Udaberriko Opena irabazi du

2025/05/12
Urretxu eta Zumarraga
5

"Koloneko minbiziaren detekzio probak bizitza salbatu zidan"

2025/05/14
Urretxu eta Zumarraga
6

Hasi dira Eitzagako jaiak!

2025/05/15
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT