Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola
Xabier Chico. Saskibaloi entrenatzailea.

«Saskibaloian joko azkarra gustatu zait beti, puntu askokoa»

Urretxu eta Zumarraga
2024/01/11
Otamotz

Xabier Chicok (Urretxu, 1969) bizitza osoa darama saskibaloi munduan. Egun Durangoko Tabirako taldeko entrenatzailea eta Espainiako 15 urte azpikoen selekzioko entrenatzailearen laguntzailea da.

Beti izan al zara kirolzalea?
Ikastolan futbitoan jokatzen genuen eta, Urolan hasteko garaia heltzen zenean, txarrak ginenok saskibaloira pasatzen ginen. Hala, 1981-1982an saskibaloian hasi nintzen, ikastolan bertan. Nire lehen entrenatzailea Josu Perez izan zen. Denek argazkilari gisa ezagutzen dute, baina saskibaloian ere aritu zen. Uda aldean Goierrik txapelketa bat antolatzen zuen Urretxuko plazan eta hor jokatu ondoren, 1983an, Goierrin hasi nintzen.

Zein postutan jokatzen zenuen?
Antolatzaile postuan, hasieratik. Ez nintzen oso ona defendatzen, baina altueragatik-eta antolatzaile postuan jarri ninduten.

Ondo moldatu zinen.
Anjel Aranburu soldadutzara joan zenean, Nicolas Badiola igo behar zuten lehen taldera. Baina Nicolas kanpora joan zen ikastera eta Paco de Miguelek lehen taldera igotzeko aukera eman zidan. Goierrin egon den belaunaldi onenetako batekin jokatzeko aukera izan nuen. Handik urte batzuetara, saskibaloi saileko arduradunek zuzendaritza utzi zuten eta Jorge Gonzalezek eta biok hartu genuen ardura. Bolada batean jokalaria eta zuzendaritzako kide izan nintzen eta hori ezinezkoa zen. Jokalari izateari utzi nion eta entrenatzaile lanean hasi nintzen, 1996an. 1983tik 1996ra jokatu nuen Goierrin, baina tarte horretan sei hilabete eman nituen jokatu gabe.

Zergatik?
Legazpikoen aurkako partida batean deskalifikatu egin ninduten eta hiru partidako zigorra jarri zidaten. Partida hartan egin nuena ez zitzaidan batere gustatu, irudi hori ematea ez zen onargarria, eta saskibaloia uztea erabaki nuen. Hurrengo denboraldian taldearekin entrenatzen hasi nintzen, baina ez nintzen partidetara joaten. Anton Rodriguez entrenatzaileak itzultzeko esan zidan eta berriro jokatzen hasi nintzen.

Nolako jokalaria zinen? Lehiakorra zinela dirudi.
Hala da. Defentsan oso pasiboa nintzen. Jaurtitzea asko gustatzen zitzaidan eta baloi gutxi pasatzen nituen, egia esan behar bada. Joko azkarra gustatu zait beti, puntu askokoa. Entrenatzaile bezala hasi nintzenean, hori nire taldeetan islatzen zen. Ordutik saskibaloia aldatu egin da, baina beti asko gustatu zait puntu asko sartzea. Zortea izan dut, beti joko hori egiteko jokalari egokiak izan baititut. Dena den, erasoak partidak irabazteko balio duela eta defentsak txapelketak irabazteko esan ohi da. Azken urteetan defentsa gehiago lantzen dut.

Ze entrenatzaile izan zenituen Goierrin?
Nire lehen entrenatzaileak Paco de Miguel eta Txomin izan ziren. Ondoren, Anton Rodriguez, Joaquin Rodriguez eta Valentin Berriotxoa.

Entrenatzaileak ez al ziren haserretzen behar bezainbeste defendatzen ez zenuelako?
Interes handiagoa nuen erasoan defentsan baino, baina ez ziren haserretzen. Goierrin jokalariek eta entrenatzaileek harreman ona izan dute beti.

Ia 28 urte daramatzazu jada entrenatzaile gisa. Ze taldetan aritu zara?
Goierrin, lehen taldea, kadete eta junior mailakoak eta emakumezkoak entrenatu ditut. Kadeteekin Euskal Liga jokatu genuen, lehenengoz. Baskonian Dusko Ivanovicen semeak jokatzen zuen eta Aldirin jokatu zuen. Egun, Durangoko (Bizkaia) Tabirako taldea entrenatzen dut. Hiru urte daramatzat.

Nolatan Durangon?
Goierrin nengoela, Azpeititik deitu zidaten, Zilarrezko LEB ligako taldean laguntzaile lana egiteko. Bi urte eman nituen bertan. Ondoren, Azpeitian bertan, nesken taldea entrenatzeko aukera eman zidaten. Beasainen ere egon nintzen. Pandemia garaian Goierrin egon nintzen eta lehen taldean ez jarraitzea adostu genuen. Klubak aldaketa nahi zuen eta ez nuen eragozpenik jarri. Handik gutxira Durangoko lehendakari ohiak deitu zidan. Egitasmoa aurkeztu zidaten eta bertara joatea erabaki nuen. Tabirako Goierriren antzeko talde bat izan da beti. Gazte askorekin jokatzen dute. Hasieratik argi utzi zidaten jende gaztea igo nahi zutela. Lehen urtean Kopa irabazi genuen eta igo egin ginen. EBA ligan jokatu genuen eta jaitsi egin ginen. Egun, Lehen Nazionalean gaude. Oso gustura nago bertan.

Nola suertatu zen 15 urte azpikoen Espainiako selekzioan lan egiteko aukera?
Hamar urte daramatzat. 2009tik 2013ra kadete mailako Euskadiko hautatzailea izan nintzen eta azken urtean Espainiako txapeldunordeak izan ginen. Talde hartan Tadas Sedekerskis Baskoniako jokalariak jokatzen zuen. Txapelketa haren ondoren, Espainia mailako 12-13 urtekoen kontzentraziora deitu zidaten. Ordutik, Espainiako Federazioarekin lan egin dut. 2016an 15 urte azpikoen Europako txapelketa irabazi genuen. Talde hartan egun profesionalak diren hainbat jokalari zeuden: Carlos Alocen [Real Madril], Joel Parra [Bartzelona], Jaime Pradilla [Valentzia] eta Usman Garuba [NBA], adibidez.

Goierrin urte asko eman dituzu. Zein da oroitzapen politena?
Jokalari bezala, Aldirin debutatu nuen eguna. Caja de Alavaren aurka jokatu genuen eta jaso nuen lehen baloia berehala pasatu nuen, ez galtzeko. Entrenatzaile bezala, 2004-2005 denboraldiko igoera asko gogoratzen dut. Durangoko igoera ere polita izan zen. Baina une txarrak ere bizi izan ditut. 2012-2013an Goierrik EBA ligan jokatu zuen eta Gasteizko jokalari bat ekarri genuen: Iban Saez de Kortazar. Pandemiaren ondoren, Durangon gurekin jokatzeko deitu nion. Urte eta erdi eman zuen gurekin. Iazko denboraldi erdian utzi zuen: seme bat zuen, lana… Irailean, auto istripu batean, hil egin zen. Luis Mari Perezen heriotza ere gogorra izan da.

Goierri nola ikusten duzu?
Ondo. Gizonezkoen lehen taldea gaizki ari da pasatzen, baina ligako talde gazteena da. Garrantzitsuena saskibaloi zaletasuna dagoela da. Goierrik inoiz ez ditu horrenbeste talde izan. Saskibaloia Urretxu eta Zumarragako bigarren kirola da.

Talde bat?
Real Madril. Saskibaloian jokatzen hasi nintzenean, Real Madrilen partidak bakarrik ematen zituzten telebistan.

Jokalari bat?
Drazen Petrovic eta Magic Johnson. Goierrin ikusi dudan onena, berriz, Joxe Murua da.

Partida asko ikusten al dituzu?
Ez. NBA ez zait batere gustatzen. Ikuskizuna besterik ez da. Bat baten kontra jokatzen dute eta gutxi defendatzen dute. ACB eta Euroliga nahiago ditut. Ikastea gustatzen zait eta horretarako sare sozialetan aukera handia dago. Formazio saioetara ere joaten naiz. Telebistako partidak semearekin ikusten ditut. 21 urte ditu eta Goierrin jokatzen du. Ligako lehen partida Tabirakoren aurka jokatu zuen. Emaztea semearen alde zegoen, baina guk irabazi genuen. Nire anaiak ere jokatu zuen, bere garaian. Elkarrekin jokatu izan genuen.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT