Nahia Garrido igerilari urretxuarrak Genevako (Suitza) 57. nazioarteko challengean parte hartu du, Espainiako Federazioarekin. Ostiralean bizkar igeriketako 200 metroko proba jokatu zuen. Goizean finalera sailkatzea lortu zuen eta arratsaldean jokatu zen finalean bigarren postuan sailkatu zen. Gainera, 17 urtekoen Euskadiko errekorra lortu zuen. Igandean bizkar igeriketako 100 metroko proban parte hartu zuen eta hor ere zilarrezko domina lortu zuen.