Goierri kirol elkartearen powerlifting sailak txapelketa antolatu du igande honetarako. Goierrik antolatzen duen lehen txapelketa da eta PWR Navarra klubaren laguntza izan du. Ederrena pilotalekuan jokatuko da, 09:30etik 20:30era.
Kirol hau ezagutzeko aukera bikaina izango da. Powerliftinga indarreko kirol bat da. Halterofiliaren antzekoa da. Halterofilian bi ariketa egiten dira eta honetan, berriz, hiru egiten dira. Txapelketetan hiruen batuketa egiten da eta kilo gehien altxatzen duenak irabazten du. Halterofilian esplosibitateak garrantzia handiagoa du. Powerliftingean, berriz, indarrak.
Goierri elkartearen powerlifting sailari buruzko erreportajea irakurtzeko, sakatu hemen.