Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Pornoa, jokoa... eta alkohola

Urretxu eta Zumarraga

Gure gizartean kaltea egin duen adikziorik bada, hori alkoholarekin lotutakoa da. Alkoholiko Anonimoak elkarteak hainbat talde ditu Goierrin. Urretxukoak eta Zumarragakoak 57 urte beti ditu urtarrilean.

2024/02/02
Otamotz

Pornoa eta jokoa denon ahotan daude azkenaldian, baina gure gizartean kaltea eragin duen adikziorik bada hori alkoholarekin lotutakoa da. Alkoholdun edariak edatea erabat normalizatua dago eta alkohola edaten ez duenari arraro begiratzen zaio, gure kaleak tabernaz josita daude… Hala, ez da harritzekoa Urretxuko eta Zumarragako elkarte zaharrenetako bat alkoholiko anonimoena izatea. Irimo-Beloki elkartea 1967an sortu zen. Urola futbol taldea eta Goiargi abesbatza baino lehen, esaterako. 57 urte pasa dira ordutik. Eta arazoa ez da desagertu.

Hala, elkarteak lanean jarraitzen du. Astelehenero eta ostegunero, 18:30etik 20:00etara, 10-12 lagun elkartzen dira. Elkartearen egoitza Zumarragako anbulatorio zaharra zegoen tokian dago. Telefonoa ere badute: 943 24 84 74 eta 629 141 874.

Ateak laguntza behar duen ororentzat zabalik daude. “Ez dugu inor baztertzen. Gure elkartea mundu mailakoa da. Alkoholismoa Osasunaren Mundu Erakundeak jasotako gaitza da. Norbait lehenengoz etortzen denean, gure hasiera gogorazten digu. Une zailak dira. Alkohola uztea zaila da”, aipatu du J.A.k.

Bera oso gaztetan hasi zen alkoholdun edariak edaten. “15 urterekin hasi nintzen eta 42 urte bete nituen arte ez nintzen gelditu. Asko kosta zitzaidan, baina urte asko daramatzat edan gabe. Dena den, beti adi egon beharra dut. Izan ere, gaitz hau gelditu egin dezakegu, baina ez desagertarazi. Beti hor dago. Bizitza osorako da. Etorri nintzen lehen aldian, hilabete batzuen ondoren etortzeari utzi nion. Itzuli beharra izan nuen. Itzuli ez banintz, beharbada ez nintzateke bizirik egongo. Izan ere, oso konpultsiboki edaten nuen. Eguneko edozein ordutan edaten nuen eta edari gogorrak gainera. Alkoholiko Anonimoak elkarteari esker, ez dut edaten. Gaur ez dut edan, baina bihar ez dakit zer gertatuko den. Etengabeko borroka da”.

Alkohola edateari uzteko edo edan gabe jarraitzeko oso arma indartsua dute: elkartasuna. “Ez dugu ez medikurik eta ez pilularik. Elkartzea eta hitz egitea dira gure terapia. Errespetua da eskatzen dugun gauza bakarra. Hitz egin nahi duenak hitz egiteko aukera du eta hitz egin nahi ez duenak ez du hitz egin beharrik. Hemen entzuten ikasi dut. Ez dugu erakundeen diru laguntzarik, guk geuk jartzen dugun diruarekin egiten dugu aurrera. Bilera bakoitzaren ondoren, bakoitzak nahi duen diru kopurua botatzen du poltsara. Eta ez gaude dirua ematera behartuta. Bildutako diruarekin, liburuak erosten ditugu, topaketetara joaten gara… Gipuzkoan 35 talde gaude eta aurtengo topaketa hemen izango da”.

J.S. kideak Alkoholiko Anonimoen saioak gimnasia egitearen parekoak direla dio. “Giharrak sasoian mantendu nahi dituenak ezin dio gimnasiora joateari utzi. Burmuina ere gihar baten modukoa da eta gure gimnasiora etortzen gara burmuina sasoian mantentzera. 24 urterekin utzi nion edateari eta egun 55 ditut, baina hona etorri beharra dut sasoiari eusteko. Nire kideak esan duen moduan, alkoholismoa gaitz bat da. Suntsitzailea. Hiltzailea. Gaitzari aurre egiteko modu bakarra dago: kopa bakar bat ez edatea. Mila kopa ez dira nahikoa alkoholiko batentzat, baina bakarra ez hartzea nahikoa da gaitza gelditzeko”.

Hori dela eta, ez da komeni bileretara joateari uztea. “Alkoholiko Anonimoak bi pertsonek sortu zuten, 1935ean Amerikako Estatu Batuetan: burtsako agente batek eta zirujau batek. Beraien arazoari buruz hitz egiten hasi ziren eta elkartea sortu zuten. Beraiek ezarritako hamabi pausoak jarraitzen ditugu. Mahai honetan esertzeko, gauza bakarra behar da: edateari uzteko nahia. Nire kideak esan bezala, ez da erraza. Gaurkoak bakarrik balio du. Hori da oinarria. Atzo egindakoa ezin dugu aldatu eta bihar biharkoak. Helburua gaur ez edatea da. Taberna batean sartzen bagara, garagardoa eskatu ordez kafea eskatzea”.

Alkoholiko Anonimoetara joaten direnak hondoa jo dutelako da: emazteak dibortzioarekin mehatxatu diolako, lanetik botako dutela esan diotelako, istripu bat izan duelako… Elkartearen egoitzara alkoholak eraginda delituak egin dituztenak ere joaten dira. “Hona etortzen diren batzuk legeak behartuta etortzen dira, alkoholaren eraginpean delituren bat egin dutelako. Auto istripuetan heriotza gehienak auto gidaria mozkortuta zihoalako gertatzen dira. Behartuta etortzen dira, baina alkoholarekin arazo bat dutela ikusarazaten diegu eta laguntzen saiatzen gara. Ez diegu ezertara behartzen. Hor behean tabernak ditugu eta hemendik ateratakoan taberna batera joan daitezke. Ez gara sekta bat. Ezta poliziak ere. Gauza bakarra esaten diegu: gaizki sentitzen badira, edan aurretik, elkarteko kide bati deitzeko”.

Alkoholiko Anonimoak edateari utzi nahi dutenentzat da, ez edateari utzi beharko lioketenentzat. “Edateari utzi beharko liokeen jende asko dago, baina Alkoholiko Anonimoak utzi nahi dutenentzat da. Arazo bat dutela konturatu direnentzat. Hemen edateari uzteko erremintak ematen dizkiegu. Erreminta nagusia besteon esperientzia ezagutzea da. Nola lortzen dugun ez edatea”.

Alkoholak gizartean gehiegizko pisua duela duela uste dute. “Gure garaia ezberdina zen. 15 urterekin eskola utzi eta lanean hasi nintzen eta egunero poteatzen genuen. Egungo gazteek ez dute astegunetan edaten, baina asteburuetan botiltzarra egiten dute eta sekulako mozkorrak harrapatzen dituzte. Batzuk arazo bat dute eta ez dira jabetzen. Alkoholikoa zarela onartzea oso gogorra da. Alkoholikoa tetra-brikarekin kalean botata dagoena dela uste dugu, baina beste asko ere alkoholikoak dira”, dio J.A.k.

J.S. iritzi berekoa da. “Egungo gazteek gutxiagotan edaten dute, baina edaten dutenean gehiago edaten dute. Efektu azkarra nahi dute. Kontrolik gabe edaten dute. Batzuengan ondorioak izan ditzake. Izan ere, alkoholismoa gaitz bat da eta Osasunaren Mundu Erakundeak genetikak eragina duela esan du. Bestalde, egun emakume gehiagok edaten dute eta gizonezkoek bezainbeste edaten dute. Gure bileretara emakume gehiago etortzen dira”.

Gazteei kontuz ibiltzeko esaten diete. “Hilean behin Ibaiondo zentrora joaten gara. Adikzioak uzten ez badituzte, espetxetik espetxera, psikiatriko batean edo hilda bukatuko dutela esaten diegu. Laguntza eska dezatela, ez dezatela pentsa beraiek egoera kontrolatu dezaketela. Alkohola fentaniloa bezain arriskutsua izan daiteke. Abstinentzia sindromea hilgarria izan daiteke. Azkar bizitzearenak ez du zentzurik, lasai bizi behar da”.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Antion da gaur festa

2025/07/02
Zumarraga
2

Santa Anastasia jaietako egitaraua

2025/07/04
Urretxu
3

Antxiñako Ama taldeko txistularien mezu hunkigarria

2025/07/03
Zumarraga
4

Emakumeen lehen ezpata dantzaren 10. urteurrena

2025/07/02
Zumarraga
5

Pello Biain filosofia irakasleak erretiroa hartu du

2025/07/05
Urretxu eta Zumarraga
6

Palestinarekin elkartasun argazkia

2025/06/30
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT