Atzo Ordiziako mendi lasterketa egin zuten, Goierri Koparako puntuagarria eta Espainiako Trail Txapelketarako sailkagarria. Hiru lasterketa izan ziren: 7,8 kilometrokoa, 14koa eta 21ekoa. 21ekoan Ainhoa Sanz urretxuarra hirugarren postuan sailkatu zen. Lehen postuan Onditz Iturbe igorreztarra sailkatu zen eta bigarrenean Lide Urrestarazu ordiziarra.
Goierri Kopako bigarren proba izan zen eta Sanz sailkapen nagusiko hirugarren postuan ageri da.