Zumarragako Udalak Eusko Jaurlaritzak eskatuta hartu du neurri hori
Otsailaren 12tik aurrera, GI-3801 errepidean (Beloki etorbidean, Antioko igoeran) aparkatzea kontrolatuko da Eusko Jaurlaritzak eskatuta. Bertan aparkatzen duten guztiak salatuak izango dira, “zirkulaziorako erreserbatutako bidearen zati batean aparkatzeagatik”, Zirkulazioko Erregelamendu Orokorraren 94.2 artikuluaren arabera.